182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Hirigintza-hitzarmena Trujal Sociedad Cooperativarekin, S4 sektorearen zati bat urbanizatzeko. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak 2021eko maiatzaren 4an erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, S4 sektorearen zati bat urbanizatzeko lanak gauzatzeko. Trujal Sociedad Cooperativari dagokio zati horretako lanak sustatu eta ordaintzea, Udalarekin batera sektore horretako Birpartzelazio Batzordeko partaide baita.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3an.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik edo oharrik aurkeztu haren aurka, eta jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari eta hurrengoei (foru lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina), Arroizko Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hirigintza-hitzarmena Trujal Sociedad Cooperativarekin, S4 sektorearen zati bat urbanizatzeko; Trujal Sociedad Cooperativari dagokio lanak sustatu eta ordaintzea.

Arroitzen, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2111525