182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

198/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

2021eko maiatzaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

Navarra Cultural fundazioa

“El Llano, Eje Socioeconómico de Cintruénigo” dokumental historikoa

“En la Chácena” gazteen elkartea

Antzerkia

Gaztela eta Leonen Etxea Nafarroan

Gaztela eta Leon-Kultura eta tradizioa

Nafarroako Ikastolen Elkartea SKoop.

Artea Oinez

Nafarroako Ikastolen Elkartea SKoop.

Juul: literatur hautaketak

Mónica Revenga Pinto

Ikasle, artista eta diseinatzaileendako langunea Omapora laborategi irekia

Iruñeko Artzapezpikutza

BETANIA-Done Jakue zentro kulturala egokitzea

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarraren kultur jarduera 2021-2026

“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea

San Fermin Aldapako-San Fermin Txiki Nafarroako Jotaren Topagunea

“Entzunaldi” kultur eta musika elkartea

“Solsticio” Iruñeko Orkestra

Transforma Estella-Lizarra elkartea

Elkarguneak jaialdia

Karrikaluze Elkartea

Karrikaluze Elkartea

“Camino de la Vera Cruz” Udalerrien Nafarroako Elkartea

“Camino de la Vera Cruz”, Nafarroa

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

1978 Kooperatiba S.C.I.S.

Katakraken kultur jardueren urteko programazioa

Raquel Idoate Ancín

Nafarroatik Ameriketara Ozeanoaren alde bateko zein besteko familia nafarrak.

San Joan Ebanjelaria parrokia-Elurretako Ama Birjinaren kofradia

Iratiko oihaneko Elurretako Ama Birjinaren baseliza berritzea

Fabaren Erregearen Elkartea

Fabaren Errege edo Erreginaren besta

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoa

Antonio Chuaqui Concha

Pelotarien taupadak: antzerki fisikoaren zirkuitua + euskal pilota

LABA

Erupzioa! Iruñeko euskaldunak saretzen

El Trastero Creativo

Zinetika Jaialdia

Javier Celay González

“Lola, para que no se nos olvide San Fermín” liburua argitaratzea.

Mikel Artuch Unzue

Rantxeratarako joeraren zergatia Nafarroako Foru Komunitatean

Isabel Villanueva Sáenz de Pipaón

Clasica Plus jaialdia

Nafarroako Unibertsitatea

Kultura eta Gizartea institutua

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaeren balorazio egin ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, uztailaren 1ean, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoarekin, hala hartuak izatea merezi dutenez legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.

Ereduko programak interes sozialekotzat deklaratzeko proposamen batzuei dagokienez, zehazki Gaztela Leonen Nafarroako Etxeak, Mónica Revenga Pintok eta Entzunaldi Kultur Elkarteak aurkeztutakoei dagokienez, uste da gehiago zehaztu behar direla eskaeran aipatzen diren hurrengo urteetan garatu beharreko jardueren ereduko programak; beraz, ez da bidezkoa aurkeztutako proiektua ereduko programa deklaratzea, bai ordea interes sozialekoa deklaratzea, betiere 2022ko uztailaren 1eko bukaera datarekin.

Iruñeko Artzapezpikutzak “BETANIA-Done Jakue zentro kulturala egokitzea” izenez aurkeztutako proiektuari dagokionez, bidezkoa da interes sozialekoa deklaratzea eraikina birgaitu eta egokitzeko proiektuaren atala, betiere 2022ko abenduaren 31ko bukaera datarekin. Proiektuaren gainerako zatiari dagokionez, ezin da behar bezala baloratu kultur arloan deskribatutako jardueren garrantzia, interesa eta kultur eragina, ez baita behar besteko zehaztasunik ematen, beraz, eskatzaileari eskatzen zaio hurrengo deialdietan proiektuaren zati horri buruzko azalpen zehatz eta argiagoak emateko, haren garrantzia, interesa eta kultur eragina baloratu ahal izateko.

Karrikaluze Elkarteak ereduko programetarako “Karrikaluze Elkartea” izenez aurkeztutako eskaerari dagokionez, bidezko ikusi da interes sozialeko deklaratzea proiektuaren 3. atala, “Kultura” izenekoa; interes sozialeko adierazpen hori urtebeterako ematen da, 2022ko uztailaren 1era arte. Aldiz, ez da bidezko ikusi interes sozialeko ereduko-programa modura deklaratzea, eskabidean heldu den urteetan egiteko aipatzen diren jarduerak gehiago zehaztu behar baitira. Ez da bidezko ikusi interes sozialeko deklaratzea gainerako jarduerak, proiektuaren “Aisialdia”, “Komunikazioa” eta “Lan poltsa” epigrafeetan sartu direnak. Epigrafe horietan askotariko jarduerak aipatzen dira eta bakarren batek izan dezake kultur izaera. Hala ere, edukia, izaera, xedeak eta erdietsi nahi diren helburuei begiratuz gero, uste da haien izaera nagusia ez datorrela bat 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluak kultur jardueratzat hartzen dituenekin; izan ere, xedeak beste batzuk dira, hala nola, gazteen aisialdia sustatzea, heziketa, komunikazioa, lana bilatzea, etab.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2022ko uztailaren 1eko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan, baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko uztailaren 5ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Navarra Cultural fundazioa

“El Llano, Eje Socioeconómico de Cintruénigo” dokumental historikoa

2021-12-31

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

2022-07-01

Raquel Idoate Ancín

Nafarroatik Ameriketara Ozeanoaren alde bateko zein besteko familia nafarrak

2022-02-01

San Joan Ebanjelaria parrokia-Elurretako Ama Birjinaren kofradia

Iratiko oihaneko Elurretako Ama Birjinaren baseliza berritzea

2022-08-01

Antonio Chuaqui Concha

Pelotarien taupadak: antzerki fisikoaren zirkuitua + euskal pilota

2021-10-31

Javier Celay González

“Lola, para que no se nos olvide San Fermín” liburua argitaratzea.

2021-08-31

Mikel Artuch Unzue

Rantxeratarako joeraren zergatia Nafarroako Foru Komunitatean

2021-12-31

Isabel Villanueva Sáenz de Pipaón

Clasica Plus jaialdia

2021-08-01

Nafarroako Unibertsitatea

Kultura eta Gizartea institutua

2022-08-31

Iruñeko Artzapezpikutza

“BETANIA-Done Jakue zentro kulturala egokitzea”*

2022-12-31

* Interes sozialeko adierazpena eraikina birgaitu eta egokitzeko proiektuaren atalerako da.

II. ERANSKINA

Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

“En la Chácena” gazteen elkartea

Antzerkia

2026-07-01

Nafarroako Ikastolen Elkartea SKoop

Artea Oinez

2026-07-01

Nafarroako Ikastolen Elkartea SKoop

Juul: literatur hautaketak

2026-07-01

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarraren kultur jarduera 2021-2026

2026-07-01

“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea

San Fermin Aldapako-San Fermin Txiki Nafarroako Jotaren Topagunea

2026-07-01

Transforma Estella-Lizarra elkartea

Elkarguneak jaialdia

2026-07-01

“Camino de la Vera Cruz” Udalerrien Nafarroako Elkartea

“Camino de la Vera Cruz”, Nafarroa

2026-07-01

1978 Kooperatiba S.C.I.S.

Katakraken kultur jardueren urteko programazioa

2026-07-01

Fabaren Erregearen Elkartea

Fabaren Errege edo Erreginaren besta

2026-07-01

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoa

2026-07-01

LABA

Erupzioa! Iruñeko euskaldunak saretzen

2026-07-01

El Trastero Creativo

Zinetika Jaialdia

2026-07-01

III. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Gaztela eta Leonen Etxea Nafarroan

Gaztela eta Leon-Kultura eta tradizioa

2022-07-01

Mónica Revenga Pinto

Ikasle, artista eta diseinatzaileendako langunea Omapora laborategi irekia

2022-07-01

“Entzunaldi” kultur eta musika elkartea

“Solsticio” Iruñeko Orkestra

2022-07-01

Karrikaluze Elkartea

“Karrikaluze Elkartea”*

2022-07-01

* Interes sozialeko adierazpena proiektuaren 3. atalerako da, “Kultura” izenekorako.

F2111051

Iragarkiaren kodea: F2111051