181. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/00474 JV/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Kontzesioaren titularra: Cristina Albadalejo Escolano eta Juan Angel Urtxegui Mikelarena.

Ibai edo errekaren izena: Urtandi iturburua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,0250 l/s-koa.

Tokia: Urtandi alderdia-Garaitarreta auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta ureztaketa.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Berako udal-mugartean (Nafarroa), Garaitarreta auzoan dagoen iturburuan 0,025 l/s-ko aprobetxamendua egiteko eskubidea azkentzea. Eskubide hori Cristina Albadalejo Escolanori eta Juan Ángel Urtxegui Mikelarenari eman zitzaien, etxeko erabileretarako eta ureztaketarako. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko uztailaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2111118