181. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04111 JV/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: José Joaquín Gorostegui Otamendi.

Helbidea: San Juan kalea 39, Zubiri etxea, Atallu, 31891 Araitz (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0400 l/s.

Kokalekua: Amiarro alderdia, Atallu (2. poligonoa, 609B lurzatia).

Udal-mugartea eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Xedea: ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura hartzeko, harrizko esparru bat dago; bertatik 32 mm-ko diametroa eta 3 m-ko luzera dituen hodi bat ateratzen da erregulazio biltegiraino, eta gainezkabidea errekarantz dauka. Hargunearen eta biltegiaren artean, zurrusta bakarreko ur kontagailu bat dago. Biltegia PVCzkoa da, zilindro itxurakoa, eta 800 litroko edukiera dauka. Baratzea hodi baten bidez hornitzen du, zanga batean sartuta dagoena, 32 mm-ko diametroa eta 489 m-ko luzera dituena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko uztailaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2111055