181. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-214

Nafarroako Toki Azpiegiturak SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA).

Xedea: Ebro Behereko eskualdeko HUAko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Fustiñana (Nafarroa).

Isurketak 4.015.000 m³ inguruko gehieneko bolumena izanen du urtean eta honela tratatuko da: burualdeko ponpaketa babes saretekin, bahetzea, hareak kentzea, lehen mailako dekantazioa, 1. etapako iragazki biologikoa, tarteko dekantazioa, 2. etapako iragazki biologikoa, amaierako dekantazioa, birzirkulazio sistema eta irteerako obra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111214