181. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2001/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, eskolazainaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2782/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 597/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1319/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko ariketak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 418/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1466/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, prozesua gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak, eta irailaren 14ko 2078/2020 Ebazpenaren bidez, 23 izangai izendatu ziren. Izangai horietako bati eten zitzaion epea, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa. Behin arrazoi hori amaiturik, hura ere izendatu egin zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2632/2020 Ebazpenaren bidez.

Gerora, eta indarreko araudiarekin bat, izendapen proposamen osagarriak egin dira, izendapen berriak eginez. Zehatz esateko, hirugarren izendapen proposamen osagarrian Marta Hervás Muñoz andrea, Juan Barreneche Irigoyen jauna, César Valencia Guembe jauna, María Isabel Sáez de Jáuregui Pérez de Eulate andrea eta Encarnación Moreno Garalut andrea sartu ziren, hautapen prozesua gainditzeaz gainera, igoera txandako zerrendan hurrengo izangaiak direlako, lehengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, eskolazainen lanpostuetan aritzeko: Marta Hervás Muñoz andrea, Juan Barreneche Irigoyen jauna, César Valencia Guembe jauna, María Isabel Sáez de Jáuregui Pérez de Eulate andrea eta Encarnación Moreno Garalut andrea, denak igoera txandakoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Marta Hervás Muñoz andreari 33549 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Plaza de la Cruz BHIari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Juan Barreneche Irigoyen jaunari 35637 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Ricardo Campano IPari eta Del Camino DBHIari atxikia, destinoa Vianan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

César Valencia Guembe jaunari 33355 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Isabel Sáez de Jáuregui Pérez de Eulate andreari 30900 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Encarnación Moreno Garalut andreari 35730 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Alhama BHIari atxikia, destinoa Corellan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek atxiki zaien ikastetxeko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko uztailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2110760