180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behineko onespena ematen baitzaio proiektu honi: “Oronoz-Mugairiko (Nafarroa) hiri arteko autobusez aldatzeko geltokia urbanizatzeko obren eraikuntza”.

Proiektuko obren xedea da, batetik, Oronoz-Mugairiko udalerrian autobusez aldatzeko geltoki bat eraikitzea, aukera emanen duena hiru autobus aldi berean aparkatzeko, eta bestetik, obrek ukitutako eremuan dagoen aparkaleku publikoa egokitzea.

Jarduketa eremua Oronoz-Mugairiko hirigunean dago, eta NA-8303 errepideko trafikoa igarotzen da bertatik.

Jarduketarako aukeratutako eremu hori eremu partekatua da gaur egun, autobusak aparkatzeko nahiz aparkaleku publiko gisa erabiltzen baita. Horrek interferentzia sortzen du autobusak aparkatzeko behar den tokiaren eta zabalgunean aparkatutako autoen artean.

Proiektatutako jarduketa honetan datza, beraz: plataforma bat eraikiko da autobusak aparkatzeko eta maniobrak egiteko, eta gainerako azalera egokituko da aparkaleku publiko gisa. Espaloi perimetralen bidez bereiziko dira bi eremuak, eta hiru kai jarriko dira autobusez aldatzeko geltokian, une batzuetan hiru autobus suertatuko baitira batera.

Proiektu honetan aurreikusitako obren bidez, ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izan da egungo plataforma, bi erabilerak bereizita, xedea baita bide segurtasuna hobetzea, bai autobus-garraioaren erabiltzaileena, bai aparkalekuan edo NA-8303 errepidean sortutako zirkulazioarena.

Autobusez aldatzeko geltokirako, 1.500 m²-ko azalera okupatuko da gutxi gorabehera. Autobusen aparkalekuek 8 m-ko zabalera eta 12 m-ko luzera izanen dute gutxi gorabehera. Nasek ere 12 m-ko luzera eta 3 m-ko zabalera izanen dute, eta era guztietako erabiltzaileen irisgarritasuna eta mugikortasuna ahalbidetuko dute. Autobusez aldatzeko geltokiak espaloi perimetral bat du, eta hortik sartuko dira erabiltzaileak nasetara. Mantendu egin da lehendik zegoen harlangaitzezko markesina, erabiltzaileentzako elkargune eta itxarongune gisa.

Aparkaleku publikoak okupatutako azalera, gutxi gorabehera, 1.200 m²-koa da. Baztango Udalak proposatutako eta proiektu honetan definitutako berrantolamenduarekin, turismoak aparkatzeko hogeita bat plaza sortuko dira, eta plaza bat gordeko da mugikortasun urriko pertsonentzat.

Aparkaleku berrian, ibilgailuen joan-etorria antolatzeko, sarbide bakarra eta irteera bakarra utziko dira, okupatutako azaleraren egungo baldintzen antzekoa. Beraz, ibilgailuak noranzko bakarrean mugituko dira. Zirkulatzeko bide bat definitu da, 6,50 metro zabal ingurukoa. Aparkatzeko plazen neurriei dagokienez, 5,00 metroko luzera eta 2,40tik 2,50 metrora arteko zabalera izanen dute. Aparkalekurako sarbidea NA-8303 errepidearen perimetrotik doan espaloi jarraitutik eginen da.

Halaber, aurreikusita dago NA-8303 errepideko obrek ukitzen duten tartea zolatzea. Horretarako, nahasketa bituminosoen geruza bat, 4 cm ingurukoa, beroan zabalduko da, egungo errepidearen trazadura plantan mantenduz. Sestrari dagokionez, tartearen zatirik handienean gaur egungo azaleran zabalduko da, nahiz eta puntu batzuetan zorua fresatzea aurreikusi den.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behineko onespena ematea proiektu honi: “Oronoz-Mugairiko (Nafarroa) hiri arteko autobusez aldatzeko geltokia urbanizatzeko obren eraikuntza”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Baztango udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 16an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

Oronoz-Mugairiko (Nafarroa) hiri arteko autobusez aldatzeko geltokia urbanizatzea

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA DESJ.
m2

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BAZ-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna)

272

6

67A

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

BAZ-01.1

Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna)

37

6

67A

Lurzorua

BAZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Lurralde Kohesioa)

1.351

6

116A

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

BAZ-02.1

Nafarroako Foru Komunitatea (Lurralde Kohesioa)

784

6

116A

Lurzorua

BAZ-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna)

825

6

117A

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

BAZ-03.1

Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna)

3

6

117A

Lurzorua

Obrako sarbideetarako eta instalazioetarako ukitutako lurzatiak.

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BAT. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BAZ-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna)

195

6

67A

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

BAZ-01.1

Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna)

3

6

67A

Lurzorua

BAZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Lurralde Kohesioa)

149

6

116A

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

BAZ-02.1

Nafarroako Foru Komunitatea (Lurralde Kohesioa)

313

6

116A

Lurzorua

F2111230

Iragarkiaren kodea: F2111230