180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua Iruña Sozietate Mugatuaren Estatutuena

Iruñeko Udalaren 2021eko uztailaren 1eko Osoko Bilkurak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua Iruña Sozietate Mugatuaren Estatutuak aldatzea onetsi zuen, honako testu honekin bat:

1) 1. artikuluan, “SAD Pamplona” adierazpena akronimo gisara kentzea.

2) 2. artikuluan, “nagusia” hitza kentzea.

Honela geratu da atalaren behin betiko testua:

Sozietatearen helburua izanen da Udaleko etxez etxeko arreta zerbitzua osatzen duten jarduera guztiak norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arta emateko programan gauzatzea, arta hala etxebizitzetan, nola udal-izaera duten higiezinetan, zerbitzuetan zein babespeko apartamentuetan eta antzekoetan integratuz.

3) 3. artikuluan izenburuari hau gehitzea: “(Agoitz k. 9, beheko solairua).”

Honela geratu da atalaren behin betiko testua:

“3. artikulua. Sozietatearen helbidea Iruñean (Agoitz k. 9, beheko solairua) ezarri da.”

4) 9. artikuluan, “Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak” kentzea eta haren ordez “bazkide bakarrak” jartzea.

Honela geratu da atalaren behin betiko testua:

“9. artikulua. Bazkide bakarrak osatuko du Batzar Nagusia”.

5) 10. artikuluan, “Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak” kentzea eta haren ordez “bazkide bakarrak” jartzea.

Honela geratu da atalaren behin betiko testua:

“10. artikulua. Batzar Nagusia ohiko izaeraz bilduko da urteko lehen sei hilabeteen barruan, kudeaketa soziala zentsuratzeko, aurreko ekitaldiaren urteko kontuak onesteko eta emaitzaren aplikazioaren gainean ebazteko. Halaber, izaera bereziaz bilduko da, organo eskudunak deituz gero edo bazkide bakarrak hala eskaturik; halako kasuetan, Batzar Nagusirako deia eginen da bilera-eskaera noiz onetsi eta hortik 30 eguneko epearen barruan.”

6) 11. artikuluan, azken paragrafoa kentzea: “Batzarrean telematikoki egoteko aukera aurreikusten da, subjektuaren nortasuna behar bezala bermatzen bada. “

7) 13. artikuluan, “gehienez hamabostek” aldatzea eta haren ordez “gehienez hamabik” jartzea.

Honela geratu da atalaren behin betiko testua:

“13. artikulua. Sozietatea Administrazio-kontseilu batek gobernatuko du, zeina gutxienez zazpi administrarik eta gehienez hamabik osatuko baitute. Batzar Nagusiari dagokio kopuru hori zehaztea.”

8) 14. artikuluan, paragrafo bat txertatzea, honako testu honekin bat:

“Administratzailearen kargua ez da ordaindua izanen”.

9) 17. artikuluaren lehen paragrafo hau aldatzea: “Toki horietako edozeinetan bertaratutakoak, administrazio-kontseiluari dagozkion ondorio guztietarako, bilera bereko eta bakarreko bertaratu gisa joko dira. Kontseiluko Lehendakaria edo, hura ez badago, haren ordez buru dena dagoen lekuan egintzat joko da saioa”.

Honela geratu da atalaren behin betiko testua:

“Toki horietako edozeinetan bertaratutakoak, administrazio-kontseiluari dagozkion ondorio guztietarako, bilera bereko eta bakarreko bertaratu gisa joko dira. Saioa egoitza sozialean egintzat joko da”.

10) 17. artikuluaren bigarren paragrafo hau aldatzea: “Kasu honetan, Kontseilariek Administrazio Kontseiluko Idazkariari” paragrafoari “igortzen” hitza gehituta. Honela geratu da atalaren behin betiko testua:

“Kasu honetan, Kontseilariek Administrazio Kontseiluko Idazkariari igortzen ahalko dizkiote, edo kasu bakoitzean bere eginkizunak bere gain hartzen dituenari, beren botoak eta aktan jaso nahi dituzten gogoetak, horiek jasotzea ahalbidetzen duen edozein bitartekoren bidez.”

Iruñean, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda jauna.

Iragarkiaren kodea: L2111306