180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal aurrekontuaren 1/2021 aldaketa.

2021eko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an, aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Aparteko kredituak

Gastuak sortzea:

6. kapitulua.–1.1510.6390002 partida, “Herritarren parte-hartze prozesua: Lekunberri Suspertu” 14.500,00 euro.

6. kapitulua.–1.3420.6220004 partida, “Klimatizazioa-Instalazioa-Hezetasuna kentzeko makina” 60.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera: 8. kapitulua.–1.870001 partida, “Diruzaintzako gerakina” 63.869,50 euro.

Diru-sarrera: 7. kapitulua.–1.7508003 partida, “NGren dirulaguntza, Lekunberri Suspertu” 10.630,50 euro.

Kreditu-gehigarria

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–1.3420.632001 partida, “Soropil artifiziala ordeztea” 50.500,00 euro.

6. kapitulua.–1.3420.632002 partida, “Pilotalekua eraberritu eta egokitzea” 39.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera: 8. kapitulua.–1.870001 partida, “Diruzaintzako gerakina” 89.500,00 euro.

Lekunberrin, 2021eko uztailaren 27an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2111338