180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Alkatetzaren eskumenen eskuordetzea

Udaletxe honen Alkatea den Francisco Javier Bereau Miquelarena jaunak, hurrengo ebazpena egin zuen 2021eko uztailaren 26an:

“Kontuan izanda Iturengo udalerritik kanpo egonen naizela uztailaren 30etik abuztuaren 12ra arte.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: “alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Ikusirik José María Alzuri Vértiz jauna Entitate honetako alkateorde izendatu zela 2019ko abenduaren 18ko Osoko Bilkuran.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ezen alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Iturengo Udaleko alkateorde José María Alzuri Vértiz jaunaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2021eko uztailaren 30etik aurrera, udal mugapetik kanpo egonen naizelako.

Bigarrena.–Aipatutako ordezpenaren iraupenak 15 eguneko muga izanen du, 2021ko abuztuaren 12ra arte hain zuzen ere.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iturengo Herriko Etxeko iragarki oholean ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.”

Iturenen, 2021eko uztailaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2111644