2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Akats zuzenketa, laborantzako herri-lur hauen aprobetxamendua auzokoentzako adjudikazioaren iragarkian
Uztailaren 27ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu da, epea irekitzen duena herritarrek eskaera aurkeztu ahal izan dezaten laborantzako herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko.
Iragarki hori zuzena ez den izenburu batekin argitaratu zen. Beraz egokia da orain zuzentzea:
Honela dioen tokian:
Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan
Honako hau behar du:
Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioa auzokoen artean
Jatorrizko argitalpenaren data baliozkoa da ondorio guztietarako.
Iruñean, 2021eko uztailaren 27an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: L2111699