2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
2021eko 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Udal honen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 8. eta 9. aldaketak egitea onesten duten espedienteak jendaurrean egon diren bitartean inork ez duenez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2021eko ekainaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan. Hona hemen:
8/2021 AURREKONTU-ALDAKETA
Aparteko kreditua sortzea
GASTUAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| COVID-19a dela eta, gimnasioko zurajea ordeztea Urraca Reina ikastetxean | 60.271,00 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 60.271,00 |
Finantzabideak.
DIRU-SARRERAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza | 39.176,16 |
| Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 21.094,86 |
FINANTZABIDEAK, GUZTIRA | 60.271,02 |
9/2021 AURREKONTU-ALDAKETA
Aparteko kreditua sortzea
GASTUAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| Estalkia eraberritzeko lanak Urraca Reina ikastetxe publikoan | 63.157,80 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 63.157,80 |
Finantzabideak.
DIRU-SARRERAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza | 40.823,84 |
| Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 22.333,96 |
FINANTZABIDEAK, GUZTIRA | 63.157,80 |
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Artaxoan, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2111454