18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

291E/2020 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Esteribarko udal-mugartean magnesita fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Magnesitas Navarra SA da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 0889/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 28ko 381E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratu zena eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 6ko 148E/2017 Ebazpenaren bidez aldatu zena, instalazioa TEOei buruzko ondorioei buruzko 2013/163/EB Erabakira egokitzeko. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 3ko 4E/2020 Ebazpenaren bidez, baimena berriz aldatu zen.

2020ko urriaren 28an, titularrak instalazioa aldatzeko proiektuaren berri eman zuen, petrokokea ehotzeko instalazio berri bat ezartzeko eta prozesu labeetan antrazita erregai gisa erabiltzeko modu osagarrian. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak 2020ko azaroaren 4an emandako irizpenaren arabera, aldaketa hori “ez-funtsezkoa” zen, kontuan harturik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideak (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Horregatik, ez zen beharrezkoa ingurumen baimen integratu berria ematea. Baina aldaketa “nabarmena” ere badela zioen irizpenak, aldaketa handiak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu baldintzetan. Hortaz, egun duen ingurumen baimen integratua aldatu behar da, aldaketak jasotzeko.

Era berean, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, 2020ko azaroaren 4an emandako irizpenaren arabera, adierazi zuen ezen, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, handitzeko proiektuak ez zuela ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua egin behar, lege horren eranskinetako batean ere agertzen ez zelako, eta ulertzen zelako proiektuak ez zuela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez zekarrelako aipatu 7. artikulu horretan zehaztutako handitzerik edo ukipenik.

Aurkeztutako dokumentazioa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan jadanik dagoen dokumentazioarekin batera, nahikotzat hartu zen ingurumen baimen integratua aldatzeko administrazio prozedura tramitatzeko. Hortaz, 2020ko azaroaren 4an, hasiera eman zitzaion prozedura horri, proiektua gauzatu ahal izateko, hots: erregaiarentzako errota berri bat instalatzea, atmosferara emisioak egiteko foku berri bat jartzea eta antrazita erabiltzea erregai gisa prozesu labeetan, petrolio petrokokearen alternatiba gisa.

Espedientea tramitatu da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Esteribarko udal-mugartean magnesita fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzea, petrokokea ehotzeko instalazio berri bat ezartzeko eta prozesu labeetan antrazita modu osagarrian erregai gisa erabiltzeko proiektua gauzatu ahal izateko. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte, eta, betiere, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak. Instalazioaren titularra Magnesitas Navarra SA da.

Bigarrena.–Aldaketa funtzionamenduan hasi baino lehen, titularrak abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, bat etorriz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin.

Hirugarrena.–Proiektuari hasiera emateko eta jarduera martxan jartzeko epeak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoak izanen dira. Bestela, aldaketa nabarmenaren baimena iraungitzat emanen da, eta ez du inolako ondoriorik izanen. Orobat, aipatutako epeetan betetzen ez diren aldaketaren zatiak gauzatzeko eta martxan jartzeko, instalazioa aldatzeko espediente bat tramitatu beharko da.

Laugarrena.–Ebazpen honetan ezarritako baldintzak aplikatzen hasiko dira titularrak proiektua gauzatu dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duen egunetik, eta, zeinahi kasutan, aldaketa abian jartzen den unetik. Bien bitartean, indarrean dagoen ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotzen direnak (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argita-ratzea.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Magnesitas Navarra SAri eta Esteribarko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 14an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua), eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

I. ERANSKINA

Aldaketak ingurumen baimen integratuaren eranskinetan

1. Ingurumen baimen integratuaren I. eranskinean, “Azalpen laburra” izeneko atalean, baldintza hau aldatzen da:

–Etorkizuneko aldaketa funtsezko baten ondorioetarako, aintzat hartuko dira honako datu hauek:

  • Petrolio kokearen eta antrazitaren kontsumoa urtean hau da: 40.000 t/urtea.

2. Instalazioaren datuei buruzko I. eranskineko “Eraikin, esparru, instalazio eta ekipamendu garrantzitsuenak” izeneko ataleko taulan, honako aldaketa hauek sartu dira:

IZENA

DESTINOA/ERABILERA

AZALERA (m²)

EDUKIERA

EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA

Bi labe birakari

Magnesita kiskaltzea

280.000 t urtean

–Bi erregailu

–Bi hozkailu

–Lehortzeko dorre bat eta bi errota (kokea eta antrazita)

–Bi erregailu eta lehortzeko galdarak (petrokokea eta antrazita)

–Bi zikloi bateria eta bi mahuka-iragazki

–Bero trukatzailea, 3. labean.

3. Instalazioaren datuei buruzko I. eranskineko “Energiaren eta erregaien erabilera” izeneko ataleko tauletan, honako aldaketa hauek sartu dira:

–Honatx instalazio aipagarrienak:

IZENA

DESTINOA/ERABILERA

EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA

KOKAPENA

Koke idortegia

Prozesua

Bi erregailu, 0,88 Mw-ekoak

Koke dorrea

–Hau da energia kontsumoa:

ENERGIA/ERREGAIA

KOPURUA

UNITATEA

ERABILERA/PROZESUA

Petrolio kokea eta antrazita

40.000

t/urtea

Labeak

4. Ingurumen baimen integratuaren I. eranskinean, “Produkzio prozesuaren azalpena” izeneko atala aldatzen da, puntu honetan:

4.–Labeak. Gaur egun bi labe zilindriko birakari daude. Erregai gisa, honako hauek erabiltzen dira: petrolio koke mikronizatua (%65-95), antrazita (%0-30) eta gas naturala (%5). Kokea eta antrazita inguruetan gordetzen da, eta koke dorrera bidaltzen da, labean sartu aurretik ehotzeko.

5. Ingurumen baimen integratuaren II. eranskineko 1.1 puntuan (atmosferarako isurketak) agertzen diren tauletan aldaketa hauek egiten dira, 4. fokuaren izena aldatzearen eta 29. foku berria sartzearen ondorioz:

Fokuen katalogazioa eta datuak.

FOKUA

FOKUA

CAPCA-2010

CAPCA-2010

FOKUA

FOKUA

KANPOKO KONTROLA

Izena

Taldea

Kodea

Altuera

Tratamendua

LEN

4

Erregaia ehotzea, eta idortzeko erregai-gasak

B

04 06 17 50

>10

Mahuka-iragazkia

5 urtean behin

29

Erregaia ehotzea, eta idortzeko erregai-gasak

B

04 06 17 50

>10

Mahuka-iragazkia

5 urtean behin

Errekuntza-prozesuak.

FOKUA

ERREFERENTZIA

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

Zenbakia

A2

Potentzia termikoa

Potentzia unitateak

Erregaia

%

29

-- (2)

0,88

Mw

GAS NATURALA

(2) Garraio pneumatikoaren bidetik aire asko sartzen da

Mugako isurketa balioak (NEA-MTD): Teknika erabilgarri onenei lotutako isurketa mailak).

FOKUA

PARAMETROAK

PARAMETROAK

Zenbakia

Emaria

CO

NOx

PST

Nm³/h

mg/Nm³

mg/Nm³

mg/Nm³

29

20.000

100

200

10

Autokontrol programa.

FOKUA

PARAMETROAK

METODOLOGIA

MAIZTASUNA

Zenbakia

1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 17, 18, 19, 20, 21 eta 29

Iragazki-mahuken presio diferentziala

Erregistroa

Astean behin

Emisioaren ikuskapena txikiminian

Ikusizkoa

Egunero

6. Ingurumen baimen integratuaren II. eranskineko 4. puntuan (teknika erabilgarri onenak) agertzen den taulan aldaketa hauek sartzen dira:

TEOak

TEKNIKA

APLIKAZIOA ZENTROAN

59

Labeko errekuntza prozesuetatik kanpo partikulak sortzen dituzten jardueretan partikulen isurketa kanalizatuak murrizteko asmoz, teknika erabilgarri onena da hauetako tekniketako bat aplikatzea, edo mantentze-lanen kudeaketa sistema berariazko bat aplikatzea tekniken emaitzak kontrolatzean:

a

Mahuka-iragazkiak.

–Aplikatzen da. Zentroan, 19 mahuka-iragazki daude isurketa-fokuetan, labeko errekuntzaz landara

II. ERANSKINA

Abian jartzea

Isuriak atmosferara. Saiakuntza laborategi baimenduaren kanpoko kontrola. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 6.3. artikulua. Errota berria, 29. fokua, abian jartzen den egunetik lau hilabeteko epean, gehienez, titularrak UNE-EN 17025 arauari jarraituz baimendutako saiakuntza laborategi baten txosten teknikoa aurkeztu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, instalazioak bere ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko. Neurtu beharko dira, bakar-bakarrik, ingurumen baimen integratuan muga-balioa berariaz ezarrita daukaten parametroen isurketa mailak.

Iragarkiaren kodea: F2015370