18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko abenduaren 1ean egin bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditu bat gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean ez da espedientearen aurkako alegaziorik ez aurkeztu, ez jaso. Horregatik guztiagatik, goian adierazitako araudiaren arabera, espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara ematen da aurrekontu-aldaketa horren testua. Hona hemen:

Gaia: 2020ko ekitaldiko 2/2020 aurrekontu-aldaketa. Aparteko kreditua.

Partida hauek sortzea:

PARTIDA

TASA

ALDAKETA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 1611 6270003

Aparteko kreditua

Urritzola-Galain obraren proiektua prestatzea

7.499,00

Finantzabideak:

PARTIDA

TASA

FINANTZAKETA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta baliabide atxikiak.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta ba-liabide atxikiak.

7.499,00

Erripan (Odieta), 2021eko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2100518