18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez ematen baita “Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren I. Saria”.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 2ko 167/2020 Foru Aginduaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren Sariaren lehen ediziorako, eta saria arautzeko oinarriak onetsi ziren.

2020ko maiatzaren 11n egindako txostenean proposatu zen “Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren I. Saria” arautzeko foru agindua onestea, eta ezarri zen, orobat, Tomás y Lydia Recari García Fundazioak zuzenean ordainduko dizkiola entitate irabazleari sariaren 6.000 euroak.

2020ko azaroaren 3an, Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren Sariaren lehen edizioaren gaineko epaia eman zuen epaimahaiak.

Ikusirik Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak eginiko txos-tena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren I. Saria ematea Koine-Aequalitas Fundazioari, proiektu hau dela-eta: “GENYOUTH: Ume eta nerabeetan genero indarkeria ikastetxeetan detektatzeko metodologia parte-hartzailea, protokolo berri gisa”.

2. Sariaren ordainketa Tomás y Lydia Recari García Fundazioak eginen du zuzenean, fundazio horrek finantzatzen baitu saria Nafarroako Gobernuarekin batera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Koine-Aequalitas Fundazioari jakinaraztea (Pio XII.aren etorbidea 5, eskuineko solairuartea; 31008 Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioetarako, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebalua-zioaren Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Tomás y Lydia Recari García Fundazioari, sariaren sei mila euroak ordain diezazkion erakunde irabazleari.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 7an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M. Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2100246