18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Gayarre Vicente Guillermo y Guillén Roca Miriam, Sociedad Civil Agraria.

Jarduera: zekorrak (200 buru) eta moxalak (800 buru) gizentzeko abeltegia.

Tokia: 1. poligonoko 419., 420. eta 421. lurzatiak.

Ribaforadan, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2100451