18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

Aurrekontuko 1/2020 aldaketaren hasierako onespena

Orreagako Udalak, 2020ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, 2020. urteko udal aurrekontuko 1/2020 aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea).

Orreagan, 2021eko urtarrilaren 12an.–Alkatea.–Luis Echeverria Echavarren

Iragarkiaren kodea: L2100437