18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa Mendikur bizitegi sektoreko C5-C10 bitarteko lurzatietan, 1. poligonoko 1638. lurzatian. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2020ko abenduaren 2ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1. poligonoko 1638. lurzatian (Maiatzaren bata kalea, 2 eta 4), Mikel Iriarte Garcíak, Iñaki Carbón Bretosek eta Jose Javier Constanza Serranok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2015591