18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

88E/2020 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa. Aldaketak O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu, eta haren sustatzaileak Rocío Murga García eta Jesús Ignacio Diego Pereda dira.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 62E/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa. Aldaketak O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu, eta haren sustatzaileak Rocío Murga García eta Jesús Ignacio Diego Pereda dira.

Ebazpen hori 2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan, baita Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere, 2020ko uztailaren 28an. Espedientea jendaurrean egon den bitartean eta entzunaldian ez du inork alegazio idazkirik aurkeztu.

Espedientearen xedea da 7.3 unitate morfologikoa berrantolatzea, baimena emateko unitate horretan bi lurzatiren gainean familia bakarreko etxebizitza bakarra egiteko eta lehen solairuan eta atikoan bideari begira dauden fatxadak gehienez ere 4 m atzeraeman ahal izateko. Berrantolaketa hori posible izan dadin, aldaketak egiten dira 7.3 unitate morfologikoaren fitxan (antolaketarako determinazioak, lerrokadurak eta eredu-sekzioak) eta “Etxarteko bizitzak” izeneko 7. Ordenantzako O7.3.1 artikuluan (gutxieneko aurrealdea, gutxieneko eta gehieneko azalera eta lurzatiak gehitzeko aukera).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2020ko maiatzaren 25ean emandako txostenaren oharrak aintzat harturik, 300 m²-ko gehieneko azalera ezartzen da lurzatirako, etxebizitza kopuruaren balizko murrizketa mugatzeko eta lurzoruaren erabilera arrazoizkoa izan dadin, eta proposamenaren justifikazioa osatzen da.

Tresna honek “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko determinazioak aldatzen eta garatzen ditu, hirigintza-antolamendu xehatukoak; haiek tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1 d) artikuluarekin bat etorrita (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko azaroaren 2ko txostena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat etorriz (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Aldaketak O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu, eta haren sustatzaileak Rocío Murga García eta Jesús Ignacio Diego Pereda dira.

2. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epe horiek.

Iruñean, 2020ko azaroaren 24an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ERANSKINA

Onetsitako dokumentua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2015354