18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

7.etik 14.era arteko aldaketak 2020ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2020ko ekitaldiko aurrekontuan 7.etik 14.era arteko aldaketak egitea hasiera batez onetsi izanaren iragarkia argitaratu ondoren (2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa), iragan da jendaurrean egoteko 15 egun balioduneko epea, eta ez da aurkeztu haren aurkako erreklamaziorik; hala, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214. artikuluan, 202.3 artikuluari dagokionez, ezarritakoa betetzeko, argitara ematen dira behin betiko onetsitako aldaketak (7.etik 14.era artekoak), 2020ko aurrekontuan egitekoak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketen laburpena:

Aparteko kreditua

4. kapitulua: 1.500,00 euro.

6. kapitulua: 1.444,14 euro.

Kreditu-gehigarria

1. kapitulua: 1.000,00 euro.

2. kapitulua: 2.500,00 euro.

Finantzaketa, partidak beheitituz:

2. kapitulua: 6.444,14 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Goizuetan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2100476