18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Herri-lurzatien mugak ikertzeko espedientea hastea

Ezkarozeko Udalak, 2020ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–3.185, 3.210, 5.26, 5.34, 5.48, 6.18, 6.29, 6.30 eta 6.40 herri-lurzatien mugak ikertzeko espedientea hastea, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurari jarraikiz.

POL.

LURZATIA

ALDERDIA

LUR MOTA

LURZATIAREN AZALERA (m²)

PARTE-HARTZEA

3

185

Elorrieta

Larreak, zuhaitzak eta pinudia

219.373,37

100

3

210

Bordal de Plaza

Larreak eta zuhaitzak

3.323,84

100

5

26

Xurra

Pinudia, askotariko zuhaitzak eta elkorrak

666.625,18

100

5

34

Sierragaña

Larreak eta zuhaitzak

2.457,76

100

5

48

Zotrapea

Pagadia eta pinudia

949.216,40

100

6

30

Iturrotza

Larreak eta zuhaitzak

22.576,88

100

6

29

Iturrotza

Larreak eta zuhaitzak; belaiak

114.572,05

100

6

18

Sierragaña

Larreak

1.993,67

100

6

40

Sierragaña

Larreak eta zuhaitzak

1.058,45

100

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta herriko iragarki-taulan paratzea 15 egunez.

Hirugarrena.–Erabakia jakinaraztea espediente honek zuzenean ukitutakoei, iragarki-taulan edukitzeko epea amaitu eta hurrengo hilabetean aurkez ditzaten norberaren eskubidearen arabera egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, beharrezko ziurtagiri eta frogagiriak lagunduta.

Laugarrena.–Alegazioak aurkezteko epea amaituta, alkatetzak ebazpen bat emango du, hamar eguneko epea emanez honako froga hauek aurkezteko:

–Zuzenbidearen arabera emandako agiri publiko judizialak, notarioa-renak edo administratiboak, zuzenbidearen arabera eman direnak. Notarioek eta artxibozainek lekukotzak eta ziurtagiriak igorri aurretik, epailaren agindua eta interesdunen zitazioa beharko dira, edo Fiskaltzarena, beharrezkoak balira.

–Perituen azterketa eta irizpena.

–Lekukoen aitorpena.

3.–Beharrezko probak egin, eta Udalbatzako zerbitzuek horiek balioetsi eta gero, espedientea ikusgai jarriko da hamar egun baliodunean, ikerketak ukitzen dituen eta espedientean agertu diren pertsonendako, epe horretan beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia alega dezaten.

Seigarrena.–Txosten juridikoa eta Herri Lurren Zerbitzuaren aldeko txostena jaso eta gero, amaierako erabakia hartuko da.

Amaierako erabakiak mugetan akatsa dagoela adierazten badu, akats hori deklaratuko da, eta benetan dagozkion mugak zehaztu eta ezarriko dira; halaber, hala badagokio, muga zuzenduen ondoriozko eremuen edukitza berreskuratzea deklaratuko da. Orobat, lurraren gaineko muga berriak zehaztugabeak badira, edo halakorik ez badago, apeoa egingo da, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduaren 50. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari.

Ezkarozen, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Com-pains.

Iragarkiaren kodea: L2100458