18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herri-lurretako
lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko urriaren 29an eta azaroaren 5ean egin osoko bilkuretan, erabaki zuen hasiera batez onestea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketak (15. ordenantza fiskala). Iragarkiak 2020ko 266. eta 273. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan eman ziren argitara, azaroaren 13an eta 23an, hurrenez hurren.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatutako ordenantza fiskala, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Lizarran, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

15. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako xedapen hauek gehitu dira:

“LEHEN XEDAPEN IRAGANKORRA

Salbuespen gisa, aldi baterako eteten da eremu publikoa okupatzeagatiko tasen aplikazioa, jabari publikoa terrazekin eta ostalaritza-jarduerari lotutako elementuekin okupatzeagatik igortzen diren tasei dagokienez; horrek soilik eragingo dio ordenantzaren 1.f artikuluan eta I.2 eranskinean (mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak) jasotakoari. Etete horrek 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte izango ditu ondorioak.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Salbuespen gisa, aldi baterako eteten da eremu publikoa okupatzeagatiko tasen aplikazioa, jabari publikoa merkatuarekin okupatzeagatik igortzen diren tasei dagokienez; horrek soilik eragingo dio ordenantzaren 1.h artikuluan eta I.1 eranskinean (Merkatu txikiak) jasotakoari. Etete horrek 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko uztailaren 31ra arte izango ditu ondorioak.”

Iragarkiaren kodea: L2100534