18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, Udal Plan Orokorra aldatu eta garatzeko U.C 12-4, U.E 13 eta
U.E 14 unitateen eremuan. Jendaurrean jartzea

Ikusirik proposamena planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmen baterako, Lizarrako Udal Plan Orokorra aldatu eta garatzeko U.C 12-4, U.E 13 eta U.E 14 unitateen eremuan.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23., 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak egiteko, horiek aintzat har daitezen prozedurari amaiera emanen dion ebazpenean.

Lizarran, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2015652