18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2021. urteko plantilla organikoa. hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2021. urterako.

Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, 271. artikuluarekin lotuta, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2021. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Donamarian, 2021ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2100499