18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2020ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, iragarki bat Barillasko Udalak 2020ko aurrekontuan egindako 7. eta 8. aldaketen hasierako onespenaz. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

7/2020 aldaketa

GASTUAK:

ZENBATEKOA

PROGRAMA INFORMATIKOAK ESKURATZEA

1.350,00 euro

BALORAZIO TXOSTENA

2.500,00 euro

DIRU-SARRERAK

DIRUZAINTZAKO GERAKINA

3.850,00 euro

8/2020 aldaketa

GASTUAK:

ZENBATEKOA

INBERTSIOA, TRAFIKOA ANTOLATZEKO, BIDE-SEGURTASUNERAKO ETA IRISGARRITASUNERAKO

16.510,00 euro

DIRU-SARRERAK (BEHEITITZEA)

LURRAK EROSTEA

16.510,00 euro

Barillasen, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2100375