18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDANO

Ordenantza, arautzen dituena bai Bakedanoko Kontzejuko erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera, bai Urederraren Iturburua natura-erreserban zinema-filmaketak
egitea ere. Behin betiko onespena

Bakedanoko Kontzejuak, 2020ko abuztuaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Bakedanoko Kontzejuaren erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespen hori argitara eman zen 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Bakedanon, 2020ko abenduaren 10ean.–Udalburua, Alicia Temprano Valerdi.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA BAI BAKEDANOKO KONTZEJUKO ERABILERA PUBLIKOKO BIDEEN APROBETXAMENDUA ETA ERABILERA, BAI UREDERRAREN ITURBURUA NATURA-ERRESERBAN ZINEMA-FILMAKETAK
EGITEA ERE

Urederra ibaiaren iturburura gero eta jende gehiago etortzeak behartu zuen bertara sartzeko arauak ezartzera, naturagunea babeste aldera. Horrela, ibilgailuak Bakedanoko harreragunean aparkatzeko betebeharra ezarri zen, baita autobusek horretarako prestatutako aparkalekuan aparkatzekoa ere.

Nolanahi ere, badago jendea betebehar horri entzungor eginez landa bideetatik iristen dena Bakedanoko Kontzejura, eta bide horietan aparkatzen duena, dagokion tasa ez ordaintzeko.

Beraz, ordenantza hau onetsita arautu nahi dira Bakedanoko Kontzejurako sarrera, udalerrian aparkatzeko eremuak eta udalerrian turismoarekin lotura zuzena duten beste alderdi batzuk ere, hala nola kalez kaleko salmenta, publizitatea eta zakurrak edukitzea. Horrekin guztiarekin bermatu nahi da bide publikoak behar bezala erabiltzen direla, bisitarien joan-etorriak ahalik eta gutxien aztora dezan bizilagunen eguneroko martxa.

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Ordenantza honek helburu du arautzea bai Bakedanoko mugarteko erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera, bai Urederraren Iturburua natura-erreserbako harreragunea baita Urederraren Iturburua natura-erreserban zinema-filmaketak egitea ere.

2. artikulua. Kontzejuaren eskumena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39. artikuluan xedatuarekin bat, kontzejuen kudeaketa- eta administrazio-organoei dagozkie, besteak beste, eskumen hauek:

–Beren ondarea administratu eta zaintzea, baita haren aprobetxamendua eta erabilera arautu eta antolatzea ere.

–Mugarteko landabideak zaindu, artatu eta begiratzea, baita kontze-juetako interesekoak baino ez diren gainerako erabilera eta zerbitzu publikoko ondasunak ere.

–Bideak garbitzea.

II. TITULUA

Bakedanoko sarbidea, bertan gelditzea eta aparkatzea

I. KAPITULUA

Bakedanoko sarbidea

3. artikulua. Sarbidea.

Bakedanoko mugartera errepide nagusitik soilik sartzen ahalko da (NA 7187). Debeku da bertara landa bideetatik sartzea, salbu Bakedanoko, Gollanoko eta Artatzako kontzeju-mugarteetako biztanleak eta egunero hornitze zerbitzua ematen dutenak.

Hala ere, aurrean aipatu debekutik salbuetsiko dira Ameskoa ibarreko bizilagunak, Zudairitik datorren bidetik sartzen ahalko baitira, erreka ertzera joateko bada soilik.

4. artikulua. Landabideak ixtea.

Aurreko artikuluan ezarri debekua betetzen dela bermatzeko asmoz, Bakedanora sartzeko landabideak itxiak egonen dira, oztopo-zutoin automatikoak, hesiak edo seinaleak paratuta.

Gollano, Artatza eta Bakedanoko bizilagunek eskatzen ahalko dute eman dakizkien Gollanoko kontzeju-mugartetik Bakedanora sartzeko landabideetako oztopo-zutoin automatikoak irekitzeko eta ixteko mekanismoak.

Etxe bakoitzeko bi mekanismo emanen dira, gehienez ere.

Aipatu mekanismoak emanen dira baldin betebehar hauek betetzen eta frogatzen badira:

–Bakedanon, Gollanon edo Artatzan erroldatuta egotea.

–Gidabaimena edukitzea.

–Ibilgailu baten titular izatea, zirkulazio baimena indarrean duena.

–Ordaintzea mekanismoaren erabilera eta mantentze egokia bermatzeko eskatzen den fidantza, zeina bueltan emanen baita eskatzaileak kontzejuari mekanismoa itzultzen dionean.

Oztopo-zutoinak irekitzeko eta ixteko mekanismoak dituzten pertsonak horien erantzule zuzenak izanen dira galtzen badituzte, eta horren berri eman beharko diote Bakedanoko Kontzejuari ahal bezain laster. Horrelakoetan, kontzejuaren esku geratuko da bere garaian eratutako fidantza.

Mekanismo horiek gehiegi edo iruzurrez erabiltzea zehatu eginen da, behar bezala, ordenantza honen 12. artikuluaren arabera.

II. KAPITULUA

Gelditzea eta aparkatzea

5. artikulua. Arau orokorrak.

1. Kontzejuari dagokio, eta hari baizik ez, erabilera publikoko bide-etan, jabetza pribatukoak izanik ere, aparkatzearen eta zirkulazioaren antolamendua baimentzea.

2. Gelditzean eta aparkatzean ibilgailuak ez du zirkulazioa trabatuko, ezta arriskurik sortuko ere bidearen gainerako erabiltzaileei; zainduko da non uzten den eta begiratuko ez dadin mugitzen hasi gidaria kanpoan delarik.

Aparkatzeko uzten den tokia zoladuran mugaturik dagoenean, markaturiko esparruaren barnean aparkatu beharko da.

Aparkatu behar da gainerako erabiltzaileei sartzeko eta ateratzeko maniobrak egiten uzteko moduan, eta gelditzen den espazioa ahalik eta hobekien erabiltzeko moduan.

3. Gelditzea da ibilgailua 2 minutu baino gutxiagoz mugitu gabe edukitzea, jendea hartu edo uzteko edo zamalanak egiteko. Ez da gelditzetzat hartuko zirkulazioaren beharrak direla eta halabeharrez edo une batez geratzea.

4. Galtzadan geldituz gero, ertzetik ahalik eta hurbilena kokatuko da ibilgailua.

5. Hiriarteko autobusak gelditu ahal izanen dira, bakar-bakarrik, bidaiariak hartzeko eta uzteko, esanbidez baimendutako eta seinaleztatutako geralekuetan.

6. Eskola garraioaren eta haren geralekuen kasuan, 443/2011 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuko da.

7. Aparkatzea da ibilgailu bat bi minutu baino gehiagoan ez mugitzea, zirkulazioak hala behartzen duelako ez bada.

8. Gidariek ez dute zilegi izanen ibilgailua geldirik edo aparkaturik uztea motorra pizturik dagoela uztea, ibilgailu barnean gelditzen ez badira.

6. artikulua. Autobusak, kamioiak, autokarabanak, atoiak, edukiontziak eta karabanak.

1. Debeku da gehieneko masa baimendua 5.000 kg baino gehiagokoa duten ibilgailuak aparkatzea Bakedanoko mugarteko bide guztietan, zamalanak egiteko ez bada eta herri sarreran kokatutako aparkalekuan salbu.

2. Debeku da autobusak Bakedanoko mugarteko bideetan aparka-tzea; herri sarreran ibilgailu mota horretarako berariaz prestatua dagoen aparkalekuan aparkatu beharko dira.

3. Debeku da autokarabanak, atoiak, edukiontziak eta erdiatoiak aparkatzea. Herri sarreran autobusez bestelako ibilgailuentzako prestaturiko aparkalekuan aparkatu beharko dira, ibilgailu horientzako ez besterentzako den horretan.

7. artikulua. Aparkatzea.

Ameskoa ibarreko udal-mugartean bizi ez direnen ibilgailuak herri sarreran dagoen aparkalekuan aparkatzea nahitaezko izanen da, salbu baimendutako salmenta ibiltarira bideratutako ibilgailuak. Aparkatzeagatik dagokion tasa ordaindu beharko da, ordenantza honetako I. eranskinean jasotakoaren arabera, eta esanbidez debekatzen da horretarako egokitutako eremuetatik kanpo aparkatzea.

III. KAPITULUA

Seinaleak

8. artikulua. Ezartzea.

Bakedanoko Kontzejuko batzarrak aginduko du kasu bakoitzean bidezko diren trafikoko seinaleak ezartzea, kentzea eta ordeztea.

Ordenantza honen xede diren bideen erabiltzaile guztiak beharturik daude zirkulazioko seinaleei obeditzera eta beren portaera egokitzera doazen bideetan aurkitzen dituzten gainerako erregelamenduzko seinaleen mezuaren arabera.

9. artikulua. Aplikazioa.

Bakedanoko sarbideetan paratzen diren seinaleek kontzeju-mugarte osoan izanen dute indarra, halako karrika tarteren baterako seinale berariazkoak izan ezik.

IV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

1. ATALA

Arau-hausteak

10. artikulua. Xedapen orokorrak.

1. Ordenantza honen aurkako egiteak eta ez egiteak arau-hauste administratibotzat joko dira eta bertan jasotakoaren arabera zehatuak izanen dira.

2. Kontzejuaren eskumenekoak ez diren arau-hausteak dagokion administrazio eskudunaren esku jarriko dira.

11. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.

Arau-hauste arina izanen da ordenantza honetan xedatua ez betetzea, baldin trafikoari buruzko araudian edo aplikatzekoa den beste araudi batean arau-hauste astunaren edo oso astunaren kalifikazioa ez badu.

Zehazki, arau-hauste arintzat jotzen da horretarako prestatutako aparkalekutik kanpo aparkatzea, ordenantza honen arabera, bai eta gehiegi edo iruzurrez erabiltzea Bakedanora sarbidea duten landa bideetako oztopo-zutoinen irekiera eta itxiera mekanismoak.

Hala, gehiegizko edo iruzurrezko erabileratzat jotzen da, besteak beste, aipatu mekanismoen kopia egitea eta hirugarren bati hori ematea kontzejuaren baimenik gabe.

Edozein kasutan, arau-hauste astuntzat jotzen da ordenantza honetan Bakedanorako sarbideaz jasotako xedapenak ez betetzea (3. artikulua), bat etorriz 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuko 76.c) artikuluan ezarritakoarekin (urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzkoa, 2015eko urriaren 31ko 261. zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

2. ATALA

Zehapenak

12. artikulua. Motak.

1. Arau-hauste arinak 100,00 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira; astunak, berriz, 200,00 euroko isunekin.

2. Bakedanora sarbidea duten landa bideetako oztopo-zutoinak irekitzeko eta ixteko mekanismoak gehiegi edo iruzurrez erabiltzeak, arau-hauste arin gisa dagokion zehapenaz gainera, berekin dakar mekanismoa eskuratzeko emandako fidantza galtzea, eta arau-hausleak berriz ere hori eskuratzeko eskaera ezin egitea izatea.

III. TITULUA

Merkataritza ez egonkorra

I. KAPITULUA

Definizioak

13. artikulua. Merkataritza ez egonkorra.

Ordenantza honi dagokionez, merkataritza ez egonkorra da merkatariek ohiko saltoki egonkorretatik kanpo, instalazio desmuntagarrietan, aire zabalean edo denda-ibilgailuetan egiten dutena.

14. artikulua. Motak.

Honako hauek har daitezke merkataritza ez egonkorraren esparruko merkataritza jardueratzat:

1. Noizbehinkako merkataritza, salmenta kalez kale egiten denean.

2. Herriz herriko merkataritza, denda-ibilgailuetan.

15. artikulua. Debekatutako merkataritza.

Halako produktu baten araudiak haren salmenta debekatzen badu, ez da inolaz ere hura saltzeko baimenik emanen.

Elikagaien salmenta baimentzen ahalko da, sektoreko legediak produktu mota bakoitzerako ezartzen dituen osasun eta higiene baldintzak betetzen direnean soilik. Elikagaiak kalez kale saltzeko instalazioek bete beharko dituzte produktua arautzen duen araudian eta elikagaien higiene baldintzak arautzen dituen araudian ezartzen diren osasun baldintza teknikoak.

Baimenduriko produktua janari prestatutzat jotzen bada, jarduera gauzatu baino lehen, lizentziaren titularrak ezarpenaren berri eman beharko die osasun publikoko zerbitzu ofizialei, establezimendua ikuska dezaten.

16. artikulua. Merkatarien betebeharrak.

1. Merkatari ez egonkorrek baldintza hauek bete beharko dituzte beti:

a) Alta hartua izatea ekonomia-jardueren gaineko zergan edo lizentzia fiskalean, dagozkien epigrafeetan.

b) Beterik izatea ogasun publikoarekiko zerga betebeharrak.

c) Alta hartua izatea Gizarte Segurantzan dagokien araubidean eta ordaindu beharreko kuotak eguneratuta dituztela frogatzea.

d) Bakedanoko Kontzejuaren baimena izatea, saltokian agerian egonen dena, ikusteko moduan.

e) Nahitaezko baldintzak betetzea, ezartzen dituztenak osasungintzako arau teknikoek eta gainerako xedapen aplikagarriek, merkaturatzen diren produktuen gainean.

f) Atzerritarren kasuan, bizileku baimena izatea eta norberaren kontura lanean aritzekoa, indarra duen araudian ezarritakoaren arabera.

g) Salgai diren produktuek baldin badute ikusten ez den fabrikazio edo ekoizpen akatsik, horren berri ematea, kontsumitzaileek argi ikusteko moduko kartelen bidez.

h) Behar adinako dokumentazioa izatea, frogatzen dituena salgai jarritako produktuen jatorrizko marka eta jatorria.

i) Salgaiak gizakiaren kontsumorako elikagaiak baldin badira, elikagaiak manipulatuko dituzten pertsonek dagokien ziurtagiria eduki beharko dute.

j) Erantzukizun zibileko asegurua edukitzea, hirugarrenek izan dezaketen kaltea estaliko duena baimendutako instalazioetan gerta daitezkeen ustekabeko arrazoi edo ezbeharrak direla eta.

2. Interesa duten merkatariei baimena emango zaie dagokion tasa behin diruzaintzan ordainduta.

Tasa hiru hilabetean behin ordainduko da, eta baimenean alta zein baja gertatzen bada, hiruhilekoaren zati proportzionala kitatuko da, asteka.

Pertsona bakoitzak salmenta baimen bakarra eskuratzen ahalko du, eta aipatu baimenak pertsonalak eta besterenezinak izanen dira. Gehienez ere urtebeteko indarra izanen dute.

Aipatu baimenen jabeek esleitutako postua garbi izatera behartuta daude eta egunero garbitzera, salmenta lanaldia bukatutakoan.

II. KAPITULUA

Noizbehinkako merkataritza, ferietan eta jaietan

17. artikulua. Baimena.

Ferietan eta jaietan Bakedanoko Kontzejuan noizbehinkako merka-taritzan aritzeko, baimena eskuratu beharko da aldez aurretik.

18. artikulua. Eskumena.

Kontzejuko lehendakariaren eskumena da kalez kaleko salmentarako baimena ematea herriko feria eta festetan. Organo horrek garaiz onetsiko ditu salmentarako baldintzak. Zehatz-mehatz, honako hauek ezarriko ditu: merkatarien kokalekua, salmentarako orduak, saltokien gehieneko kopurua eta horiek zer baldintza bete behar duten.

19. artikulua. Beharkizunak.

Herriko jai eta ferietan salmentan aritzen diren merkatariek ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Halaber, debeku izanen da 15. artikuluan aipatutako produktuak saltzea, baina saltzaileak eska dezake haietarako baimen berariazkoa.

20. artikulua. Baimena eskatzea.

Baimen eskabideak kontzejuan aurkeztuko dira, kontzejuak berak ezarritako epearen barrenean. Bestela, feria edo jaia hasi baino hamabost egun lehenago.

Eskatzaileek 16. artikuluan adierazitako dokumentazioa beharko dute aurkeztu eskaerarekin batean.

Feriak edo festak irauten duen bitartean baizik ez dute balioko bai-menek.

Kontzejuko lehendakariak lizentzien kopurua mugatzen badu, zozketaz emanen dira eskaeren kopurua baimenena baino handiagoa denean; betiere, Bakedanoko eta Ameskoabarrengo herritarrek lehentasuna dutela.

III. KAPITULUA

Herriz herriko merkataritza, denda-ibilgailuetan.

21. artikulua. Eskumena.

Kontzejuko lehendakariak emanen du baimena denda-ibilgailuan merkataritzan aritzeko, merkatariak eskaera egin ondoren, 16. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztuta.

Saltzen diren produktuak baldin badira 15. artikuluan aipatu direnetakoak badira, hots, baimen daitezkeenetakoak, merkatariak osasun agintari eskudunei frogatu beharko die, baimen hori eman baino lehen, badituela dituela produktuak garraiatzeko eta hotzean edukitzeko instalazio egokiak.

Salmenta ordutegia eta ibilgailua non kokatuko den zehaztuko ditu baimenak.

22. artikulua. Beharkizunak.

Denda-ibilgailuko merkatariek une oro bete beharko dituzte 16. artikuluan ezarritako baldintzak.

IV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

23. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako hauek dira arau-hauste arinak:

a) Baimeneko baldintzetakoren bat ez betetzea.

b) 13/1989 Foru Legearen aginduak edo ordenantza honetakoak ez betetzea, salbu arau-hausteen beste bi kategorietakoak badira.

24. artikulua. Arau-hauste astunak.

Honako hauek dira arau-hauste astunak:

a) Arau-hauste arinetan berrerortzea. Hiru arau-hauste arinek arau-hauste astun bat egiten dute.

b) Ez betetzea saltzen diren produktuen araudiak eskatutako bal-dintzak.

c) Udaleko agintari, funtzionario edo agenteei, beren eginkizunak betetzen ari direnean, argibideak ez ematea edo men ez egitea, baita argibide okerrak edo gezurrezko dokumentazioa ematea ere.

25. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Honako hauek dira arau-hauste oso astunak:

a) Arau-hauste astunetan berrerortzea.

b) Toki erakundearen baimenik gabe aritzea.

c) Udaleko agintari, funtzionario edo agenteei beren eginkizunak betetzen ari direnean aurre egitea, hertsatzea edo mehatxatzea.

26. artikulua. Zehapenak.

Arau-hauste arinak ohartarazpenez edo 90,15 euro arteko isunarekin zehatu ahal izanen dira.

Arau-hauste astunak 90,16 eurotik 150,25 euro arteko isunarekin zehatu ahal izanen dira.

Arau-hauste oso astunak 150,26 eurotik 300,51 euro arteko isunarekin zehatu ahal izanen dira eta, zein den kasua, saltzeko baimena aldi baterako kenduko da, edo baliorik gabe utziko.

V. KAPITULUA

Alderdi fiskalak

27. artikulua. Tasa.

Ordenantza honetan aipatu lizentzietatik edozein eskuratzea zergapeko egintza da, eta tasa ordaindu beharko da.

Edozein lizentzia eskatu eta eskuratzen duen merkataria da tasaren subjektu pasiboa.

Tasaren zenbatekoa ordenantza honen eranskinean zehaztuko da.

IV. TITULUA

Kartelak, pankartak eta gisakoak

I. KAPITULUA

Kokalekua eta baldintzak

28. artikulua. Publizitatea.

1. Edozein euskarritan egonda eta edozein ezaugarri eta helburu izanda ere, kanpoko publizitatea xede horretarako bereziki prestatutako lekuetan baizik ezin izanen da jarri. Establezimenduen titularrek ezin izanen dute eremu publikoan publizitatea edo propaganda duen inolako instalaziorik ezarri, ez finkorik ez mugigarririk, baimenik izan ezean.

2. Debeku da, Udalak baimena eman ezik, edozein iragarki mota paratzea eraikin publikoen fatxadetan, karrerapeetan, markesinetan, hiri altzarietan, arboletan eta murruetan. Era berean, debeku da aipatu lekuetan edozein eranskailu, kartel, afixa, pankarta edo banderaxka ezartzea.

29. artikulua. Afixa, pankarta eta banderaxkak.

1. Kontzejuak eremu publikoan kartelak eta banderatxoak paratzea esanbidez baimendu ahal izanen du honako kasu hauetan:

a) Herrian kultur, arte edo kirol gertaera garrantzitsuak egiten direnean.

b) Udalerrirako interesgarriak diren kontzertu, ekitaldi edo erakusketak egitea laguntzen dutenean.

c) Hauteskunde kanpainetan, behar bezala baimendutako lekuetan.

d) Publizitate helburua dagoenean.

Salbuespen gisa, eremu publikoan kartelak eta banderatxoak paratzea baimendu ahal izanen da, adierazitakoen artekoetako bat ez denean.

Betekizun hauetatik salbuetsita daude eskumena duten agintaritzek sustatutako kanpaina instituzionalen hedapenerako kartelak.

2. Artikulu honetan aipatutako baimenaren eskaerak hurrengo zehaztapenak bildu beharko ditu, gutxienez:

a) Kartelen edo bandatxoen edukia eta neurriak.

b) Haiek paratzeko lekuak.

c) Paraturik egonen diren denbora eta egunak.

d) Haiek kentzeko eta eragindako kalteak konpontzeko konpromisoa, halakorik eragiten bada.

e) Banderatxoak kale-argi edo argiei lotzeko modua erakusten duen krokisa, bermatuta euskarriaren pinturak edo galbanizatuak ez duela kalterik jasoko.

3. Kartelak eta banderatxoak baimendu diren zehaztapenetara mugatuko dira.

4. Kartelek eta bandatxoek baimenaren baldintzak beteko dituzte, eta baimenaren eskatzaileak kenduko ditu epea bukatu bezain laster. Hori bete ezean, kontzejuak betearazpen subsidiarioari ekinen dio.

30. artikulua. Liburuxkak eta esku-orriak.

1. Debeku da bide edo eremu publikoetan mota guztietako liburuxkak, esku-orriak, propaganda edo publizitate paperak eta gisako materialak barreiatu eta botatzea.

2. Publizitatea etxez etxe banatzen dutenek ezin izanen dute propaganda jarri eraikinetako atariaren eremutik kanpo.

3. Propaganda banatu, informazioa eman edo sinadurak biltzeko mahaiek Udalaren baimena izan beharko dute, aldez aurretik.

II. KAPITULUA

Kartelak, pankartak edo gisakoak jartzeko baimena

31. artikulua. Baimena.

Aipatu euskarrietako edozein Bakedanon jartzeko aldez aurreko baimena behar da, salbu eskumena duten agintaritzek sustatutako kanpaina instituzionalak hedatzeko direnak.

32. artikulua. Eskumena.

Kontzejuko lehendakariaren eskumena da aipatu euskarrietako edozein jartzeko baimena ematea kontzeju-mugartean.

III. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

33. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako hauek dira arau-hauste arinak:

a) Baimeneko baldintzetakoren bat ez betetzea.

b) Publizitatea egiteko euskarriak aldez aurreko baimenik gabe jartzea.

34. artikulua. Arau-hauste astunak.

Honako hauek dira arau-hauste astunak:

a) Arau-hauste arinetan berrerortzea. Hiru arau-hauste arinek arau-hauste astun bat egiten dute.

b) Kartelak jartzea ordenantza honetako 30. artikuluan espresuki baimentzen diren tokietatik kanpo.

35. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Honako hauek dira arau-hauste oso astunak:

Arau-hauste astunetan berrerortzea.

36. artikulua. Zehapenak.

Arau-hauste arinak ohartarazpenez edo 90,15 euro arteko isunarekin zehatu ahal izanen dira.

Arau-hauste astunak 90,16 eurotik 150,25 euro arteko isunarekin zehatu ahal izanen dira.

Arau-hauste oso astunak 150,26 eurotik 300,51 euro arteko isunarekin zehatu ahal izanen dira eta, zein den kasua, saltzeko baimena aldi baterako kenduko da, edo baliorik gabe utziko.

IV. KAPITULUA

Alderdi fiskalak

37. artikulua. Tasa.

Ordenantza honetan aipatu lizentzietatik edozein eskuratzea zergapeko egintza da, eta tasa ordaindu beharko da.

Tasaren subjektu pasiboa da publizitate euskarriak jartzeko lizentziak eskatu eta eskuratzen dituen pertsona.

Tasaren zenbatekoa ordenantza honen eranskinean zehaztuko da.

V. TITULUA

Zakurrak edukitzea

I. KAPITULUA

Zakurren jabeen betebeharrak

38. artikulua. Zakurrak edukitzea.

Eremu publikoan nahiz etxeetako sarbide eta leku komunetan (atari, eskailera, igogailu, eskailburu eta abarretan) zakurrak ibiltzen ahalko dira, soil-soilik, baldin eta behar bezala identifikaturik eta txertaturik badaude, eta haietaz arduratzen den pertsonaren batek kate edo uhalaren bidez eramaten baditu.

Gainera, arriskutsuak gerta daitezkeen animaliei nahitaez muturrekoa jarri beharko zaie, 50/1999 Legeak xedatutakoaren arabera.

II. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

39. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako hauek dira arau-hauste arinak:

a) Zakurrak hiriko eremu publikoetan kate edo uhalik gabe eramatea.

b) Lagun egiteko animaliek espazio publikoetan utzitako gorozkiak ez biltzea.

40. artikulua. Arau-hauste astunak.

Honako hauek dira arau-hauste astunak:

a) Elikagaiak egin, erabili edo biltegiratzen diren tokietan animaliarekin sartzea.

b) Arau-hauste arinetan berrerortzea.

41. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Honako hauek dira arau-hauste oso astunak:

Arau-hauste astunetan berrerortzea.

42. artikulua. Zehapenak.

Arau-hauste arinak 60tik 150 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira; astunak 151tik 600,00 eurora bitartekoekin, eta oso astunak 601etik 3.000,00 eurora bitartekoekin.

VI. TITULUA

Zinema-filmaketak “Urederraren Iturburua” natura-erreserban

I. KAPITULUA

Definizioa, kokapena eta betekizunak

43. artikulua. Zinema-filmaketa

1. Zinema-filmaketatzat jotzen da lur eremuak okupatzea zinemarako, telebistarako edo bideoetarako irudiak grabatzeko, baita merkataritzarako argazki-saioak egiteko ere, horien barnean direlarik ekitaldi berezien erreportajeak, profesional bati ordaintzen bazaio.

Eremuaren mugaren barruan sartzen dira Urederraren Iturburua natura-erreserbaren baitako lurrak (RN-14).

Edozein eratako zinema-filmaketa egin nahi dutenek, berdin pertsona fisikoak edo juridikoak diren, aurretiazko baimena beharko dute, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emana, bat etorrita Nafarroako naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean xedatutakoarekin. Ez da baimenik emanen, inola ere ez, ez erreserba horretan debekaturik dauden jarduerak gauzatzea lekarketen eskaerak (hala nola eskalatzea, arroila jaistea, bainu hartzea edo lagun egiteko animaliak aske ibiltzea) eta seinaleztaturiko ibilbideetatik kanpo ibiltzea edo filmatzea, bat etorriz “Ega-Urederra ibaiak” izeneko ES2200024 Kontserbazio Bereziko Eremua eta “Urederraren Iturburua” (RN-14) eta “Lasiako Erreka-zuloa” (RN-13) natura-erreserbak kudeatzeko planarekin.

Kontzejuak mugak jartzen ahalko ditu zinema-filmaketetarako ematen dituen baimenetan.

2. Artikulu honek aipatzen duen baimenaren eskaerak hurrengo zehaztapenak bildu beharko ditu, gutxienez:

a) Eskatzaileen datuak eta eskaeraren arduradunarenak.

b) Zer eratako filmaketa egin asmo den: zinema, telebista, bideoa, argazkiak...

c) Zer tokitan filmatzeko asmoa dagoen.

d) Zenbat denbora iraunen duen filmaketak eta zer egunetan eginen den.

e) Zenbat pertsonak hartuko duten parte filmaketan eta zer baliabide erabiliko diren.

f) Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emandako baimenaren kopia.

g) Fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria. Fidantzak balio du erantzuteko, filmaketan eragin litezkeen kalteen aurrean, eta ziurtatzeko betetzen direla bai indarreko arauak baita baimena emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ere.

h) Kasua bada, tasa ordaintzetik salbuesteko frogagiriak, hezkuntza-filmaketak edo dokumentalenak direnean.

II. KAPITULUA

Kartelak, pankartak edo gisakoak jartzeko baimena

44. artikulua. Baimena.

Urederraren Iturburua natura-erreserban edozein zinema-filmaketa egiteko, baimena eduki behar da aldez aurretik. Salbuesten dira hezkuntza-filmaketak edo dokumentalenak, baldin eta profesional bati ez bazaio ordaindu.

45. artikulua. Eskumena.

Kontzejuko lehendakariari dagokio baimena ematea edozein filmaketa egiteko Urederraren Iturburua natura-erreserban.

III. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

46. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako hauek dira arau-hauste arinak:

a) Baimeneko baldintzetakoren bat ez betetzea.

47. artikulua. Arau-hauste astunak.

Honako hauek dira arau-hauste astunak:

a) Arau-hauste arinetan berrerortzea. Hiru arau-hauste arinek arau-hauste astun bat egiten dute.

b) Edozein zinema-filmaketa egitea Bakedanoko Kontzejuaren baimenik gabe.

48. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Honako hauek dira arau-hauste oso astunak:

Arau-hauste astunetan berrerortzea.

49. artikulua. Zehapenak.

Arau-hauste arinak 60,00tik 150,00 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira; astunak 151,00tik 600,00 eurora bitartekoekin, eta oso astunak 601,00etik 3.000,00 eurora bitartekoekin.

IV. KAPITULUA

Alderdi fiskalak

50. artikulua. Tasa.

Titulu honetan aipatutako baimena eskuratzea zerga-egitatea da, eta dagokion tasa ordaindu beharko da.

Tasaren subjektu pasiboa izanen da zinema-filmaketa egiteko baimena eskatzen eta eskuratzen duen pertsona.

VII. TITULUA

Esanbidez debekatutako jarduerak

I. KAPITULUA

Jarduera debekatuak

51. artikulua. Kanpaldi librea.

Esanbidez debekatzen da kanpaldi librea egitea kontzeju-mugarte osoan.

Kanpaldi librea da lege eta erregelamenduek arautzen dituzten turismoko kanpalekuetatik kanpo hauetariko bat edo bat baino gehiago paratzea: aterpe mugikorra, karabana, autokarabana, kanpadenda edo erraz garraiatzen edo desmuntatzen den antzeko edozein elementu. Kanpatzeko elementuak dira erraz garraiatzen direnak eta zimendurik ez dutenak.

Nolanahi ere, debeku da gaua pasatzea eta mahaiak, aulkiak eta gisakoak paratzea, kontzejuko edozein aparkalekutan, edota frontoian, piknikgunean eta haurrentzako parkean.

52. artikulua. Suak, barbakoak eta gisakoak.

Debeku da suak, sutzarrak, barbakoak eta gisako jarduerak egitea kontzeju osoaren mugartean, horretarako espresuki baimendutako tokietatik at.

II. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

53. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako hauek dira arau-hauste arinak:

a) Kontzejuaren mugartean kanpatzea, horretarako espresuki baimendutako tokietatik at.

b) Kontzejuaren aparkalekuetan eta frontoian gaua pasatzea.

c) Kontzejuaren aparkalekuetan eta frontoian aulkiak, mahaiak eta gisakoak paratzea.

54. artikulua. Arau-hauste astunak.

Honako hauek dira arau-hauste astunak:

a) Suak, sutzarrak, barbakoak eta gisako jarduerak egitea kontzeju-mugarte osoan, horretarako espresuki baimendutako tokietatik at.

b) Arau-hauste arinetan berrerortzea.

55. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Honako hauek dira arau-hauste oso astunak:

Arau-hauste astunetan berrerortzea.

56. artikulua. Zehapenak.

Arau-hauste arinak 60,00tik 150,00 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira; astunak 151,00tik 600,00 eurora bitartekoekin, eta oso astunak 601,00etik 3.000,00 eurora bitartekoekin.

VIII. TITULUA

Zehatzeko prozedura

57. artikulua. Prozedura.

Prozedura izapidetuko da urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren arabera.

58. artikulua. Berehalako ordainketa.

Salaketa jakinarazi ondoko hogei egun naturalean %50 merkeago ordainduko dira ordenantza honetako arau-hausteen ondoriozko isunak. Isuna %50 merkeago ordaintzen bada, uko eginen zaio alegaziorik aurkezteari eta esanbidezko ebazpenik eman behar izan gabe bukatu daiteke prozedura. Nolanahi ere, gainerako kasuetan dagozkion erre-kurtsoak aurkez daitezke.

59. artikulua. Eskumena.

Kontzejuko lehendakariaren eskumena da ordenantza honetan jasotako arau-hausteak zehatzea, eta ahalmena du atzematen diren arau-hausteen berri emateko organo eskudun zehatzaileari; hori guztia, deusetan galarazi gabe kontzejuko langileei ordenantza honetan jasotakoak antolatzeko eta betetzen direla kontrolatzeko ematen zaien ahalmena.

ERANSKINA

Lizentziak, baimenak eta aparkalekuak emateko tasak

1.–Publizitaterako erabilera:

–Hesiak eta zutoinbakarrak, metro koadroa egunean: 0,50 euro.

–Banderatxoak, metro koadroa egunean: 1,00 euro.

–Iragarki kartelak, metro koadroa egunean: 45,00 euro.

–Eraikin publikoetako fatxadetan kartelak eta bertzelakoak paratzeagatik, metro koadroa egunean: 45,00 euro.

2.–Merkatu eta azoka txikiak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Elikagai, arropa eta oinetakoak saltzea: 0,52 euro egunean.

–Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren beste gauza batzuk saltzea: 0,52 euro egunean.

3.–Kioskoak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro egu-nean.

Herriko jaietan, 3,31 euro metro koadro edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.

4.–Taberna-ibilgailuak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro egunean.

Herriko jaietan, 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.

5.–Aparkatzea.

Prezioa eguneko:

–Turismoa: 5,00 euro.

–Motozikletak: 2,00 euro.

–Autokarabanak: 10,00 euro.

–20 bidaiari edo gutxiagorentzako autobusak eta mikrobusak: 25,00 euro.

–20 bidaiari baino gehiagorentzako autobusak. 50,00 euro.

6.–Zinema-filmaketa: 200,00 euro eguneko edo zatikiko.

7.–Zutoin automatikoak irekitzeko eta ixteko aginteetarako fidantza: 20,00 euro.

8.–Zinema-filmaketarako fidantza: 200,00 euro.

Bisita gidatuen prezio publikoak Urederraren Iturburua
natura-erreserban

9.–Bisita gidatua Urederraren Iturburua natura-erreserbara, Bakedanoko Kontzejuko langileen eskutik: 5,00 euro, adinez nagusi bakoitzeko. 4,00 euro, adingabe bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2015352