18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 1ean, 5/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 5/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

5/2020 aurrekontu-aldaketa.

Artikako Kontzejuak, 2020ko azaroaren 18an egindako bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zuen 2020ko aurrekontuan, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearekin eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/98 Foru Dekretuarekin.

Kreditu-transferentziaren bidezko aldaketa

GASTUAK: kreditua hartzen duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

APARTEKO KREDITUA

1 2318 22699

COVID-19ARI lotutako askotariko gastuak

10.000,00 euro

Aldatu beharreko gastua, Guztira

10.000,00 euro

FINANTZAKETA: kreditua uzten duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 3380 22620

Herriko festak

10.000,00 euro

Finantzaketa, Guztira

10.000,00 euro

Artikan, 2021eko urtarrilaren 11n.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2100364