179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 17an.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 282.935,35 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 282.935,35 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 254.680,72 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 24.882,85 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.371,78 euro.

Gastuak, guztira: 282.935,35 euro.

Ziraukin, 2021eko uztailaren 21ean.–Batasuneko burua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2111392