179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

”Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen goi-hornidurako sarera Urritzola-Galain lotzeko lanak” proiektuaren desjabetze-espedientea eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2021eko apirilaren 20an egin ohiko bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

1.–Obrak egitea onestea ”Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen goi-hornidurako sarera Urritzola-Galain lotzeko lanak” gauzatzeko. Obra horiek Eunate Compañía de Ingeniería SL ingeniaritza estudioak 2020ko abenduan eginiko proiektu teknikoan zehaztu ziren.

2.–Onestea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta ukitutako jabeen artean sinatu beharreko “adiskidetasunezko hitzarmenak”. Horietan zehazten da kasu bakoitzean jabeei dagozkien kalteordainen zenbatekoak, haien ondasun eta eskubideetan izandako afekzioengatik eta agintzen da haiek ordaintzea. Horretarako, erabaki da, orobat, mankomunitateko buruari ahalordea ematea aipatu hitzarmenak eta helburu horretarako beharrezkoa den dokumentazioa sinatzeko.

3.–Hasiera batez onestea ”Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen goi-hornidurako sarera Urritzola-Galain lotzeko lanak” proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta desjabetze-espedientea abiaraztea.

4.–Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.

5.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean ageri dena, jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (Eunate Compañía de Ingeniería SL enpresak egindako proiektu teknikoa, 2020ko abendukoa).

6.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Ultzamako, Anueko eta Odietako udalen iragarki-tauletan, bai eta bidezko jotzen diren gainerako publizitate bitartekoen bidez.

Jendaurreko epea iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu edo jaso gabe, Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2021eko ekainaren 30ean egin ohiko bilkuran, Mankomunitateko Batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa izanik, honako hau onetsi zuen:

1.–Behin betiko onestea ”Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen goi-hornidurako sarera Urritzola-Galain lotzeko lanak” izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

2.–Organo eskuduna denez, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako. Izan ere, beharrezkoa da obrak ahalik eta arinen egitea, horien mende dagoelako Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitatetik zenbait herriri edateko uraren hornidura zerbitzua eman ahal izatea, arazo larriak baitituzte giza kontsumorako uraren kantitate eta kalitatearen aldetik.

3.-Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua, eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoei aurre egiteko.

4.–Erabaki hau argitaratzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko eta hura osatzen duten udaletako iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.

Erripan (Odieta), 2021eko ekainaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

URRITZOLA-GALAIN GOI-HORNIDURAKO SARERA LOTZEKO LANEK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

2021eko uztaila

UDALERRIA

ESPEDIENTEAREN KODEA

KONTZEJUA

JABEAK

LURZATIA ETA

LABORE MOTA

ZORTASUNAREN AZALERA

BEHIN BETIKO OKUPATUKO DEN AZALERA

BEHIN BETIKO

ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA

ALDI BATERAKO

ULTZAMA

ULTZ-1

URRITZOLA-GALAIN

RIPA ELIZONDO ANAI-ARREBAK (FERMÍN, JOAQUÍN, JOSE ANTONIO, M.ª CRISTINA, M.ª SAGRARIO, M.ª ANGELES, M.ª IGNACIA, MIGUEL)

3061-7

EUNTZEA

221,25

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

2191,2

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-2

URRITZOLA-GALAIN

RIPA ELIZONDO ANAI-ARREBAK (FERMÍN, JOAQUÍN, JOSE ANTONIO, M.ª CRISTINA, M.ª SAGRARIO, M.ª ANGELES, M.ª IGNACIA, MIGUEL)

3029-7

EUNTZEA

135,00

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

1.372,06

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-3

URRITZOLA-GALAIN

FRANCISCO JAVIER LANDIRIBAR BARBERENA

3028-7

EUNTZEA

67,50

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

669,41

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-4

URRITZOLA-GALAIN

FRANCISCO JAVIER LANDIRIBAR BARBERENA

3022(A)-7

EUNTZEA

165,00

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

1.637,50

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-5

URRITZOLA-GALAIN

FRANCISCO JAVIER LANDIRIBAR BARBERENA

3022.B)-7

EUNTZEA

90,00

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

926,96

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-6

URRITZOLA-GALAIN

ROSALÍA ELCANO IRIGOYEN ETA JAVIER CÍA ELCANO

3021-7

EUNTZEA

68,10

4,13 euro/m²

379,00

4,59 euro/m²

900,00

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-7

URRITZOLA-GALAIN

ROSALÍA ELCANO IRIGOYEN ETA JAVIER CÍA ELCANO

443(A)-7

EUNTZEA

210,00

4,13 euro/m²

244,00

4,59 euro/m²

2.058,00

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-8

URRITZOLA-GALAIN

M.ª JUANA OSÁCAR DÍEZ DE ULZURRUN

3019.B)-7

EUNTZEA

220,50

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

2.015,08

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-9

URRITZOLA-GALAIN

M.ª JUANA OSÁCAR DÍEZ DE ULZURRUN

ASKOTARIKO ZUHAITZAK

22,50

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

129,88

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-10

URRITZOLA-GALAIN

URRITZOLA-GALAINGO HERRI-LURRAK

ASKOTARIKO ZUHAITZAK

0,00

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

94,12

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-11

URRITZOLA-GALAIN

CASIMIRA MAYORA BALLARENA

3016-7

EUNTZEA

117,00

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

652,85

0,3 euro/m²

ULTZAMA

ULTZ-12

URRITZOLA-GALAIN

URRITZOLA-GALAINGO HERRI-LURRAK

437(G)-7

LARREDIA

12,00

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

128,85

0,3 euro/m²

Iragarkiaren kodea: L2110580