179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Batzarrak 2021eko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 7an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Interesdunen eskura dago aurrekontua exekutatzeko oinarri aldatuen testu osoa, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen egoitza elektronikoan. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://transparencia.clmtec.es/portal/mru/categoria/44/

Azkoienen, 2021eko uztailaren 2an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2110693