179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetzaren eskumenak beste baten esku uztea baso aprobetxamendua besterentzeko espediente batean

Ultzamako Udaleko alkateak, 2021eko ekainaren 24an, 174/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.q) artikuluaren edukia, haren arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.

–Ikusirik espediente hau: “Baso aprobetxamendu bat esleitzea, zehazki, bertako hiru haritz eta haritz gorri bat, haizeak bota dituenak eta Ultzamako herri-lurretako Mortua mendiko Bordatxuri alderdian daudenak, 37,50 euroren truke, Jesús M.ª Altuna Villanueva interesdun/eskatzailearen alde”.

–Ikusirik eskatzaileak ezkontza bidezko ahaidetasuna duela Martín M.ª Picabea Aguirre alkatearekin, haren ezkonanaia da eta.

–Ikusirik gertatzen dela abstenitzeko betebeharraren kasu bat Ultzamako alkatearendako, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren 2.b) apartatua aplikaturik (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat datozenen edukia eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluen edukia eta horiekin bat datozenena, haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, bai eta horretarako behar diren izapideak ere.

–Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatua, xedatzen baitu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko beharra.

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Baso aprobetxamendua besterentzeko aipatu espedientean esku hartzetik abstenitzea eta aipatu lizentzia emateko eskumena Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezen esku uztea.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínez eskumenak berari eskuordetu zaizkiola jakinaraztea. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2110687