179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 36/2021 Ebazpena eman du, 2021eko uztailaren 1ean. Hona hemen haren testua:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz eta aurrekoarekin eta aipatu Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Udal honetako zinegotzi Pedro Ramón Berrade Goyénen esku uztea alkatetza honen eginkizunak, kanpoan egoteagatik, 2021eko uztailaren 19tik 25era.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkura arruntean eta interesdunari jakinaraztea.

Uxuen, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2110681