179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, Tuterako gazte elkarteei 2021ean dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 572999.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/572999).

A) Onuradunak: Tuterako Udalaren gazte elkarteen erregistroan gazte elkarte gisa inskribaturikoak (dirulaguntzaren xedeko jarduera egin baino lehen), baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Estatutuetan, beren helburuen artean izatea gazteriarekin ikusteko duten jarduerak egitea, eta irabazi-asmorik ez izatea.

b) Gauzatzekoak diren proiektu edo jarduerak Tuterako gazteendako egitea.

B) Xedea: Tuterako gazte elkarteei laguntzea, honako hauek partez finantzatuz:

–Jarduerak.

–Funtzionamendua.

Dirulaguntzaren xedeko jarduerak eta funtzionamendu-gastuak 2020ko irailaren 2tik 2021eko irailaren 1era bitarte egin beharko dira.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Gazteriaren Zinegotzigoaren bulegoetan, hots, Tuterako Lestonnac-Centro Cívico Gaztetxean, Camino San Marcial kaleko 27an (31500), edo juventud@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: 10.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 6tik irailaren 17ra.

F) Bestelakoak:

a) Elkartearen datu-orria. I. eranskina.

b) Programaren txosten orokorra, honako hauei buruzko informazioa zehaztuta: programa hori osatzen duten jardueretako bakoitzaren helburuak, iraupena, parte-hartzaileen kopurua eta adina, gauzatze tokia, parte-hartze kuota, eta emaitzen beste adierazle batzuk. II. eranskina.

c) Eginiko jarduera bakoitzaren txostena, honako hauei buruzko informazioa zehaztuta: helburuak, iraupena, parte-hartzaileen kopurua eta adina, gauzatze tokia, parte-hartze kuota, eta emaitzen beste adierazle batzuk. III. eranskina.

d) Txosten orokorraren kostuak, guztira. IV. eranskina.

e) Eginiko jarduera bakoitzaren kostuak. V. eranskina.

f) Programaren diru-sarreren eta gastuen laburpen-taula, jardueren eta funtzionamenduaren arabera xehakaturik. VI. eranskina.

g) Eginiko jardueren zerrenda, jarduerak sortutako fakturak xehakaturik. Dokumentu hori paperean eta euskarri informatikoan aurkeztu beharko da. Jatorrizko fakturak eta haien ordainketaren frogagiriak erantsiko dira, bai eta fotokopiak ere (jarduerak antolatu eta dirulaguntza eskatzen duen elkarteari eginiko fakturak; gero, horiek itzuli eginen dira, “azterturik” gisa zigilatu ondoren). VII. A eta B eranskinak.

h) Entitatearen ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adierazteko. VIII. eranskina.

i) Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko entitateak ez duela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntza publikoen onuradun izateko ezarritako debekurik. VIII. eranskina.

j) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. IX. eranskina.

k) Sexu delituei buruzko erantzukizunpeko adierazpena. X. eranskina.

l) Aisialdiko zuzendari eta begiraleen zerrenda, izaera hori egiaztatzen duten tituluak erantsirik. XI. eranskina.

Tuteran, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2110576