179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2.917 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2021eko uztailaren 2an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatea kanpoan izanen denez 2021eko uztailaren 5etik uztailaren 12ra, biak barne,

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DU:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2021eko uztailaren 5etik uztailaren 12ra arte, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek 2021eko uztailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2110718