179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2680E/2021 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita dirulaguntza-deialdi honetarako gastua: “Enpresentzako dirulaguntzak 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzeko”.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 5ean emandako 46E/2021 Ebazpenaren bidez, 1.000.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzearren, 2021erako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4709 241205 partida, “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia sektoriala” izenekoa.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 46E/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1.000.000 euro gehitzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua eta ondoren egindako gehikuntza, deialdi horretarako kredituari 1.000.000 euro gehituz.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 1.000.000 euro gehitzeko. Diru hori 2021erako gastu-aurrekontuko partida honen kargura ordainduko da: 950001 96100 4709 241205 partida, “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izenekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2111229