179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena Nafarroako Unibertsitatearekin lotura duen AREA elkartearekin, Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Zazpigarren Bienala egiteko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 572779.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/572779).

Alde batetik, Juan José Echeverría Iriarte, Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkaria, Iruñeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, indarreko legeriak ematen dizkion eskudantziak erabiliz.

Bestetik, Juan Miguel Ochotorena Elicegui, honako honen izenean eta berau ordezkatuz: Arkitekturari buruzko gogoeta estrategikorako elkartea (AREA), (hemendik aurrera, pertsona edo entitate onuraduna), ahalordetze bidez emandako ahalmenak erabiliz.

Bi aldeek aitortzen diote elkarri gaitasun nahikoa hitzarmeneko betebeharrak hartzeko, eta, horretarako,

ADIERAZTEN DUTE:

Hitzarmen honen helburua da Iruñeko Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea, bai eta pertsona edo entitate onuradunak bere gain hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea ere.

Iruñeko Udalaren aurtengo aurrekontu orokorrean dirulaguntza izendun bat aurreikusi da Arkitekturari buruzko gogoeta estrategikorako elkartearentzat (AREA).

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du zuzenean eman daitezkeela toki entitateen aurrekontuetan ezarritako dirulaguntza izendunak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko.

Bestalde, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du zein diren araubidea eta prozedura Udalaren aurrekontu orokorrean ezarritako dirulaguntza izendunak zuzenean emateko.

Aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera, bi aldeek deklaratzen dute ezagutzen dutela hitzarmen honen edukia eta, izenpetuz, onartzen dituztela sortzen dituen betebehar eta konpromisoak.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkaria, Juan José Echeverría Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2110529