179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio aurreko aktak egitearekin zerikusia duen guztirako.

Ikusirik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo, eri edo ezindurik dagoenean, eta horretarako, ahalmenak espresuki utzi behar direla beste baten eskuetan.

Ikusirik Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43.4 artikuluan ezartzen dela eskuordetzeak bereziak izan daitezkeela proiektu eta gai zehatz baten inguruan.

Ikusirik deia egina dagoela “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio aurreko aktak egiteko; beharrezkoa dela Orkoiengo Alkatetzak akta horiek sinatzea, eta 2021eko abuztuaren 3an kanpoan izanen dela.

Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hirugarren alkateorde Miguel Angel Ruiz Langaricak ordezka nazala “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio aurreko aktak egitearekin zerikusia duen guztian, Alkatetzari dagozkion eskudantzia orotan.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.”

Orkoienen, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2111502