179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, ZUC-0 hegoalde eremuko hiri lurzoruaren mugatzeari dagokionez. Behin-behineko onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko ekainaren 24n egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez,

ERABAKIA:

1. Behin-behinean onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, ZUC-0 hegoalde eremuko hiri lurzoruaren mugatzeari dagokionez. Sustatzailea Milagros Sainz Díaz andrea da.

2. Espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuz.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluak xedatzen duena betez, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren ondorioetarako, espediente osoaren kopia Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zuzendaritza Nagusira bidaltzea, ingurumen txosten estrategikoa eman dezan.

4. Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igorriko da, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

Mendabian, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2110574