179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

109E/2021 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdi hau ebazten duena: uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin dezaten, Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 554824.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 23ko 7E/2021 Ebazpenaren bidez, uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egiteko dirulaguntzen deialdia onetsi zen; deialdiaren 3. eta 8. oinarrietan deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzak ezarri ziren, bai eta proposamenak baloratzean kontuan hartu beharreko elementuak ere.

Uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egiteko entitateek aurkeztu dituzten dirulaguntza eskaerak ikusirik, kasuan kasuko administrazio espedienteak azterturik, eta Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamena jasotzen duen txostena kontuan harturik.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutako eskumen banaketa erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskineko zerrendan ageri diren udalerrietako udalei aipatutako dirulaguntzak ematea, eta 48.056,26 euroko gastua xedatzea horiek finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren 2021eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Udalentzako dirulaguntzak, uholdeei aurre egiteko planetarako” izeneko 210001 21300 7609 942300 partidaren kargura. Eranskinean, udalak deialdiaren 8. oinarriko irizpideei jarraikiz emandako puntuazioaren arabera ordenatuta daude, handienetik txikienera.

2. Deialdian baimendutako zenbatekoaren (62.000 euro) eta aurreko puntuan onetsitako zenbatekoaren (48.056,26 euro) arteko aldearen saldoa, hau da, 13.943,74 euro, deialdiko konpromisotik askatzea eta Nafarroako Gobernuaren 2021eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Udalentzako dirulaguntzak, uholdeei aurre egiteko planetarako” izeneko 210001 21300 7609 942300 partidan dagoen kopuru erabilgarriari gehitzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-basean argitaratzea.

4. Ebazpen hau entitate interesdun guztiei jakinaraztea eta igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura eta deialdira aurkeztu diren toki entitateetara.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 1ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

I. ERANSKINA

Entitate onuradunak

UDALA

LAGUNTZA TEKNIKOAREN KOSTUA, BEZarekin

DIRUZ LAGUNDU BEHARREKO ZENBATEKOA

Aranguren

8.973,36

6.850,00

Altsasu

10.626,22

6.850,00

Pitillas

7.074,87

5.659,90

Arruazu

6.322,25

5.057,80

Murchante

5.916,90

4.733,52

Eneritz

6.824,40

5.459,52

Ziordia

6.322,25

5.057,80

Itzaltzu

6.824,40

5.459,52

Ledea

3.660,25

2.928,20

Iragarkiaren kodea: F2110736