179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2021eko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten bizilagunek eta interesdunek.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, hala bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Itzaltzun, 2021eko uztailaren 20an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2111385