179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2021eko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen; halakorik ez bada aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da plantilla organikoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 276. artikuluetan xedatutakoa betez (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Itzaltzun, 2021eko uztailaren 20an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2111377