179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, kirol klub ez-profesionalei dirulaguntzak emateko 2021erako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 572751.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/572751).

Xedea: arauak jartzea Lizarrako kirol klubei 2020-2021eko denboraldian –2020ko ekainaren 15etik 2021eko ekainaren 15era– dirulaguntzak emateko, kirola egin dadin eta klubak dauden txapelketetan parte har dezaten bultzatzeko, eta horrela, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen laguntzeko.

Onuradunak: dirulaguntza hauek eska ditzakete kirol elkarteek, legearen arabera eratuek, baldin Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol elkarteen erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan inskribaturik agertzen badira eta deialdiaren baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak ebazpenaren eranskinean daude. Horren bidez onetsi zen 2021eko deialdia, Lizarran egoitza soziala duten kirol klub ez-profesionalei dirulaguntzak emateko.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 75.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, argitaratzen denetik.

Lizarran, 2021eko ekainaren 28an.–Jarduneko alkate udalburua, Pablo Ezcurra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2110531