179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, ostalaritzarako bonuen dirulaguntzen deialdian. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 566917.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/566917).

2021eko ekainaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

1.–Deialdiaren xedea.

Ostalaritzaren jarduna eten egin da Covid-19aren pandemia dela-eta, eta horrek kalte nabarmenak eragin dizkio. Hortaz, deialdi honen xedea da tokiko ostalaritzako kontsumoa suspertzeko eta bultzatzeko dirulaguntza emateko prozedura garatzea. Zehazki, diruz lagundutako bonuak jaulkiko dira.

2.–Zenbatekoa.

Deialdiaren zenbatekoa, gehienez, 5.600 eurokoa da. Guztira, 2.800 bonu jarriko dira salgai. Bonuen balioa, paperean, 5 eurokoa izanen da, baina 3 eurotan erosiko dira.

3.–Establezimendu parte-hartzaileak.

Jarraian adierazitako baldintzak betetzen dituzten Burlatako ostalaritza establezimenduek parte hartzen ahalko dute, baldin eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean jasotako betekizunak betetzen badituzte:

Ostalaritzako establezimenduak Burlatan egon behar du, eta haren titularrak langile autonomoa, mikroenpresa edo ETEa behar du izan.

Burlatako Udaleko jarduera ekonomikoen zergan alta emanda egon behar du, deialdian adierazitako epigrafeetan.

Deialdian parte hartzeko eskaerak 2021eko ekainaren 1etik 11ra bitartean aurkeztu beharko dira (bi egun horiek barne). Horretarako, eskaera-orria erregistratu beharko da udalaren egoitza elektronikoan. Deialdiko I., II. eta III. eranskinak aurkeztu beharko dira, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.

Establezimendu bakoitzak, gehienez, 350 bonu baliatzen ahalko ditu. Abuztuaren 1ean erabili gabeko bonuak geratzen badira, horiek edozein establezimendutan baliatzen ahalko dira, mugarik gabe.

4.–Bonuak eskuratzea eta baliatzea.

Bonuak web-orri honetan eskuratzen ahalko dira: https//www.bonosburlada-burlata.com, eta deialdian parte hartzen duten establezimenduetan baliatu, 2021eko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra (bi egun horiek barne). Bonuak erosteko baldintza da 18 urte beteak izatea, eta ez dago mugarik pertsona bakoitzak eros ditzakeen bonuen kopuruan.

5.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak eskuragarri daude helbide honetan: http://www.burlada.es.

Burlatan, 2021eko ekainaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2110401