179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jendaurreko informazioa, jabari publikoko ondasunaren erabilera pribatiborako lizentzia emateari buruzkoa. Ondasuna helbide hauetan dago: Lantzeluze kalea 76 behea, eta Errota kalea 6 behea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoa betez, espediente hau jendaurrean egonen da hogei egunean: lizentzia zuzena ematea Ilundain Haritz-Berri Fundazioari, ondasunen, eskubideen eta betebeharren inbentarioko 68 zenbakiko eraikinaren erabilera pribatiborako. Eraikinaren helbidea Lantzeluze kalea 76 behea, eta Errota kalea 6 behea da, jabari publikokoa da eta erabilera publikorako bideratua.

Ondasun higiezina zurgintzako tailer profesionalerako erabiliko da.

Berriozarren, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2110568