179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BALLARIAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Ballariaingo Kontzejuak, 2021eko ekainaren 2an egindako bilkura arruntean, ikusirik ez zela aurkeztu herritarrentzako zuzeneko aprobetxamendurako eskaerarik, erabaki zuen enkantean jartzea herri-larreetako aprobetxamendua; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen ekainarne 2ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):

Xedea: herri-larreen errentamendua.

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Zenbatekoa: 400,00 euro urtean enkante publikorako eta 100,00 euro urtean herritarrendako zuzeneko adjudikaziorako.

Adjudikazioaldia: 8 urte.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, Berriobeitiko Udaletxeko Kontzejuen bulegoan (Udal plaza, 1).

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ballariainen, 2021eko uztailaren 2an.–Kontzejuko burua, José Cortizo Gulías.

Iragarkiaren kodea: L2110679