179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Udal jarduerak edo zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2021eko ekainaren 21ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

1. Ameskoabarrengo Udaleko jarduerak edo zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza onestea.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan tarifak ezartzen dira zehazten diren zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.

2. artikulua. Ludoteka zerbitzuaren erabiltzaile edo onuradunak daude arau honetako prezio publikoak ordaintzera behartuak.

3. artikulua. Arau honetako prezio publikoen tarifak 20 eurokoak dira aste bakoitzeko, adin guztietarako.

4. artikulua. Tasa ordaindu beharra zerbitzua edo jarduera egiten hastean sortuko da, edo eskatzen den unean.

2. Jendaurrean jartzea, onespen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundeko iragarki oholean iragarri ondotik, hogeita hamar egunez gutxienez, epe horretan herritar eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kontrako iritziak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

3. Aurkeztutako erreklamazio, kexa edo oharrak ebaztea eta Osoko Bilkurak behin betiko onestea.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, indarra hartzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2110590