179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, tuba-bonbardinoko irakasle lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez, Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronaturako, lan-kontratu mugagabeko araubidean eta lanaldi partzialean. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda, epaimahaiaren osaera eta hautaproben deialdia

2021eko martxoaren 29an, Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuko Batzarrak erabaki zuen tuba-bonbardinoko irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20koan.

Deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzea, eta jakinaraztea noiz eginen diren deialdian aurreikusitako hautaprobak.

Horrenbertzez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea tuba-bonbardinoko irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratu mugagabearekin eta lanaldi partzialean, betetzeko deialdian, zeina 2021eko martxoaren 29an onetsi baitzuen Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuko Batzarrak,

–Onartuen zerrenda:

BARBETA GIMENO, VICENT

BORROMEO JUAN, JOAQUIN

GARCÍA LARA, ADRIÁN

LLOPART MARTINEZ, DAVID

OSÉS GONZÁLEZ, EDURNE

–Baztertuen zerrenda: Bakar bat ez.

2. Epaimahaiko kideak.

Epaimahaiburua: Roberto Matxin Iturria, “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako Patronatuko burua.

–Ordezkoa: Lucía Echegoyen Ojer andrea, Zangozako Udaleko alkatea.

Epaimahaikidea: Javier Ramos Vega, “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako irakaslea eta ikasketaburua.

–Ordezkoa: Luis María Remesar Amiano, “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako irakaslea.

Epaimahaikidea: Antonio Aracil Robles, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea.

–Ordezkoa: Javier Lorenzo Pérez, Tubako irakaslea.

Epaimahaikidea: Isabel Hermoso Castillo, “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako irakaslea eta idazkaria.

–Ordezkoa: Idoia Izura Huarte, Musika Eskolako langileak ordezkatzeko izendatua. Langileria.

Epaimahaikide idazkaria: Juan José Arraiza De la Torre, “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako musika irakaslea eta zuzendaria.

–Ordezkoa: Daniel Aristu Rebolé, Irunberriko Udal Eskolako zuzendaria.

3. Interesdunei jakinaraztea probak abuztuaren 26an eta 27an eginen direla, goizeko 9:00etatik aurrera, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolan (Enrique Labrit karrika 1, Zangoza). Deialdian aldez aurretik finkatutako hurrenkerari jarraikiz eginen dira probak (horietako bakoitza baztertzailea izanen da), egitura honen arabera:

Hilak 26.

a) Irakaskuntzari buruzko lehen ariketa praktikoa: 09:00.

b) Irakaskuntzari buruzko bigarren ariketa praktikoa: 11:30.

c) Jotzeko ariketa praktikoa: 15:30.

Hilak 27.

d) Irakaskuntzari buruzko hirugarren ariketa praktikoa: 09:00.

e) Ariketa teorikoa: 12:00.

Lehendabiziko proba hasi baino lehen eta izangaien aurrean, zozketa bat eginen da hasteko hurrenkera finkatzeko.

4. Deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, zerrenda iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratuko da.

Zangozan, 2021eko uztailaren 15ean.–Patronatuko burua, Roberto Matxin Iturria.

Iragarkiaren kodea: L2111287