179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko.

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2021eko uztailaren 5eko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

–Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, Berriozarko Udalaren Musika Eskolan, pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko.

Deialdi horren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere.

Berriozarren, 2021eko uztailaren 5ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2110721