178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne berrikuntzarako plan bereziaren 528. oinarrizko unitatean (Misiolariak). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko ekainaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-JUN-21 (6/US).

“Ikusirik I. eta II. zabalguneen barne berrikuntzarako planaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan bereziaren agiria, Luis Irisarri Nagorek tramitera aurkeztua, 2021eko ekainaren 16an, Monte Bajo Empresarial SL ordezkatuz, eta 2021eko ekainaren 18ko txosten tekniko-juridikoarekin bat etorriz,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea I. eta II. zabalguneen barne berrikuntzarako planaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan bereziaren agiria, Monte Bajo Empresarial SLk sustatua, eta xede duena Misiolarien lurzatiaren antolaketa.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea: Monte Bajo Empresarial SLren ordezkari Luis Irisarri Nagore jaunari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (espedientearen eta agiriaren kopia erantsita, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplikatuaren ondorioetarako), Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari”.

Iruñean, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2110585