176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-375

Bodegas Camino Real Spain SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Bodegas Camino Real Spain SLU.

Xedea: upategi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Corella (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 1.533 m³-ko bolumena izanen du urtean, eta honela tratatuko da: 20 m³-ko biltegiratze-ganbera, SBR motako erreaktore biologikoa 80,5 m³-ko aireztapenarekin eta 2 hezegune artifizial, 15 m²-koa bakoitza.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110761